Leioako haur-eskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 19a, 10:22
© LEIOAKO UDALA

Haur-eskoletan izena emateko epea maiatzaren 2tik 11ra egongo da zabalik. Hala, Leioako Altzoan haur-eskola ezagutzeko ate irekien jardunaldi bi egongo dira hilabete honetan: apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara; eta apirilaren 27an, 17:00etatik 19:00etara. Artatzako haur-eskola ezagutzeko aukera, berriz, apirilaren 25ean izango da; bisita gidatu bi egingo dira, 10:00etan eta 16:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun