Leioako campuseko istiluetan identifikatuetako lauri eginbideak irekiko dizkiete

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 27a, 10:52

Bost gazte identifikatu zituen atzo Ertzaintzak, Ikasle Abertzaleak taldeak (IA) EHUren Leioako campusean egindako manifestazioan errektoretzara "indarrez sartzea" egotzita. Lauri eginbideak irekiko dizkiete, Berria.eus agerkariak zabaldu duenez. Eurak babesteko eta Poliziaren jarrera salatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo iluntzean Bilbon ikasle mugimenduak; gaur, 11:00etan, manifestazioa egingo du Leioan. Hona hemen Leioatik! proiektu komunikatiboak plazaratutako bideoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun