Eusko Legebiltzarrean Bizkaia ordezkatuko du bihar Askartza Claretek

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 6a, 20:42
Neska-mutilak bozkatzen Haurren Osoko Bilkurako aurreko edizio batean. © EUSKO LEGEBILTZARRA

Lehen Hezkuntzako 75 ikaslek Eusko Legebiltzarraren batzar aretoko eserlekuak beteko dituzte martitzen honetan, ekainak 7, 12:00etan; Aldeas Infantiles SOS erakundeak urtero antolatzen duen Legebiltzarkide egun batez Haurren Osoko Bilkura parte hartuko dute. Legebiltzarkide txikiak hiru ikastetxe honetakoak izango dira: Askartza Claret (Leioa, Bizkaia) Ramiro de Maeztu (Oion, Araba) eta Maria Reina (Donostia, Gipuzkoa). Ikastetxe bakoitzak 25 ordezkari izango ditu; horrela, hiru lurralde historikoen kopurua mantenduko da.

Ikasleek, lehenik, mahaikideak hautatuko dituzte haien hautagaitza berbaldiak entzun ostean. Jarraian, 12:00etan, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta mahaikideek Mahaiaren eta Lehendakaritzaren funtzionamendua azalduko dizkiete eta ahalmena Mahaia berriaren eskuetan utziko dute. Ondoren, ikastetxeetako bozeramaileek tribunatik azalduko dute zer diren ausardia eta zuhurtzia haien ustez; erabakiak hartzeko balio horiek daukaten garrantzia ere bai. Azkenik, ikasleek gogokoen daukaten proposamena bozkatuko dute

Haurren Osoko Bilkuran parte hartuko dute Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Javier Martin Burillo Espainako Aldeas Infantiles SOSeko presidenteordeak; mahaikideek eta legebiltzar-taldeen ordezkariek ere bai.

Aurten, Abraza tus valores heziketa-programaren baitan, ausardia eta zuhurtzia landu dituzte EAEko 87 ikastetxetako Haur eta Lehen hezkuntzako 8.700 ikaslek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun