Uribe Kosta jaietan 2016

Eguenean hasiko dira Leioako jaiak

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 15a, 09:00
Leioako Jota Txapelketa ekainaren 19an izango da. © LEIOAKO UDALA

Datorren ekainaren 23an botako dituzte Leioako jaietako txupinak, San Juan bezperan. Halere, aurretik herria galaz jantzi eta hamaika ekitaldi izango dira eguen honetatik, hilak 16, aurrera. Urtero legez, jarduera ugari egongo da lehenengo aste akabuan, hala nola, pintxo-lehiaketa, Pop-rock lehiaketako finala eta "azkenengo" Antzinako Eguna. Denera, hamar eguneko jaialdia ospatuko dute kuadrillek, elkarteek, txosnek, Udalak eta auzokideek.

Elkartasunak abiatuko ditu jaiak egunean, herriko behartsuak laguntzeko asmoz Leioako Udal Liburutegiak eta Sortarazik antolatutako liburu-azoka dela medio.

Barikuan, ekainak 17, gastronomia ekitaldiak hasiko dira, pintxo-lehiaketaren seigarren edizioa zabaltzeagaz batera. Egun horretan ere, txikienek barrakak estreinatu ahal izango dituzte eta Leioan Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenak Sanjuanetako I. esku-pilota txapelketa antolatuko du. Eguna amaitzeko, Pop Rock Lehiaketako finalak jokatuko dira, Boulevard-ean. Hitzordua 22:00etan ipini dute, sarrera doan. Metal atalean, Black Ocean Wittness (Erandio) eta Gabezia (Donostia) igoko dira agertokira; pop-rockekoan, ostera, Ghost Number & His Tipsy Gypsies (Donostia) eta Sonograma (Madril) taldeen artean izango da norgehiagoka.

Azken Antzinako Eguna

Bestalde, zapatuan, Antzinako Egu­na egingo du bosgarren urtez Mugi Leioako Gazteak elkarteak, Kultur Leioagaz elkarlanean. Badira hainbat urte festa hau ospatzen denetik, eta aurten, MLG elkarteak iragarri duenez, "azkenengoa" izango da. Horregatik, aurtengo edizioa "mundiala" izan dadin denen ekarpena eskatu dute, ekimenari "agur berezia" emateko. Besteak beste, sukalki-txapelketa, bertsolariak, euskal dantzak, herri-bazkaria eta betiko jolasak izango dira azken edizio horretan; 10:00etatik aurrera, Kandelazubietan eta beste plazetan. Arrastian, Gazte Sua jaialdia ospatuko dute, bulebarrean; 19:00etatik aurrera, kontzertua emango dute N.H.C. eta Onecero taldeek. Horien ostean, erromeria-doinuak ipiniko ditu Urratsek eta ostean, dj lanetan jardungo du Galkerrek.

Domekan sanjuanetako pintxo-lehiaketako gutiziak dastatzeko azken aukera izango da. Era berean, Leioako Udalaren XVI. Jota Txapelketaz gozatzeko aukera egongo da, beste hainbat jardueraren artean. 12:00etan izango da, Kandelazubietan. Iazko irabazleak Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra izan ziren. Arrastian, ostera, San Juan bezperako Akelarrean ateratzeko azken entsegua egingo dute txosna-gunean, 19:00etan.

Bigarren astea

Lau egunen ostean, leioaztarrek egun biko etenaldia egingo dute jaialdian, arnasa hartu eta indarrak batzeko. Hori eginda, ekainaren 22an, eguaztena, festa-giroari ekingo diote berriro ere, barraken herri-prezioen eguna eta saskibaloi-txapelketa baliatuta.

Eguenean, ordea, txupin bana botako dute udaletxean eta txosna-gunean, festei hasiera ofiziala emateko; horretarako protagonistak Mari Pepa, Arlote eta kuadrillak izango dira, ohiko pregoia eta jaitsiera eginez. Jaietan barrena, kuadrillek bederatzi pro­ba izango dituzte, umorez betetako lehia bizian. Gau luzeenean, leku batetik bestera ibili beharko dira leioaztarrak ezer galtzerik ez badute gura, behintzat: Hortzmugaren ikuskizuna eta musika-ekitaldia izango dira Boulevard-ean; udaletxean, sua; txokolate-jana, Jose Ramon Aketxe plaza; eta erromeria, sua eta akelarrea, txosna-gunean.

Barikuan, ekainak 24, San Juan eguna izango da eta instituzionalizatutako tradizio katolikoak agindu legez, ohorezko aurreskua egingo dute eguerdiko mezaren ostean, San Juan Bataiatzailearen elizan. Arrastian, Kirolaren Gala ospatuko du Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak; eta gauean, kontzertu interesgarri bana izango da Boulevard-ean eta txosna-gunean: herri erdian Trikiziok joko du; eta txosnen oholtzan, Heissenberg-ek eta Sorkun-ek. Bitartean, su-artifizialak botako du Pirotecnica Zaragozanak udaletxetik.

Zapatuan, aurreskua udaletxean egingo dute, hainbat abesbatzagaz batera. Era berean, sendiek Ikusi (Leioa) Makusi margo-tailerraz gozatu ahal izango dute Ikea Barrin. Kirol zaleek hainbat ekitaldiz gozatuko dute, tartean Lur-gaineko Euskadiko Sokatira-txapelketaz; Udondon egingo da hori, 17:30ean. Ordu berean, Udal Esku-pilota Eskolako finalak hartuko ditu Sakonetak. Ondoren, pilotari gazteen txanda izango da. Musikari dagokionez, Aiko, Horas Muertas, Kop eta Gora Herria taldeek jardungo dute.

Jaietako bigarren domekak plan lasaia ekarriko du: dantza-erakustaldia eta erromeria antolatuko du Gure Ohiturak dantza-taldeak; Sustrai Colina, Inazio Vidal, Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariek abestuko dute; sari-banaketa egingo dituzte kuadrillek; eta Udalak eta txosnek jaiei agurra emateko ekitaldi bana egingo dute.

Astelehenean jai-egitarauak ekimen bakarra izango du: barraketako beharginek neska-mutilei eta gurasoen poltsikoei eskainitako Haurren Eguna.

Egitaraua

Ekainak 16, eguena

  • 10:00-20:00 Elkartasunezko liburu-azoka, Leioako Udal Liburutegiak eta Sortarazik antolatuta, Jose Ramon Aketxe plazan.

Ekainak 17, barikua

  • 10:00-20:00 Elkartasunezko liburu-azoka, Leioako Udal Liburutegiak eta Sortarazik antolatuta, Jose Ramon Aketxe plazan.
  • Egun osoan Sanjuanetako VI. Pintxo Lehiaketa. Leioako tabernetan.
  • 19:00 Barraken irekiera, Agirre Lehendakaria plazan (Ikaztegiko aparkalekua).
  • 19:30 Sanjuanetako I. esku-pilota txapelketa. Leioan Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenak antolatuta, Sakoneta kiroldegian.
  • 22:00 Burrunba Elektrotxaranga, Sakoneta kiroldegian.
  • 22:00 Kontzertua Pop Rock Lehiaketako finalistakaz (Pop Rock atalean, Ghost Number & His Tipsy Gypsies eta Sonograma; Metal atalean, Black Ocean Wittness eta Gabezia), Boulevard-ean.

Ekainak 18, zapatua, Antzinako Eguna

  • Egun osoan Sanjuanetako VI. Pintxo Lehiaketa. Leioako tabernetan.
  • 10:00 Sukalki-txapelketan izen-ematea, Kandelazubietan.
  • 10:00–18:00 Elkartasunezko liburu-azoka, Leioako Udal Liburutegiak eta Sortarazik antolatuta, Jose Ramon Aketxe plazan.
  • 10:00 Pedro Parolaren omenezko VI. waterpolo-txapelketa, Sakoneta kiroldegian.
  • 11:00 Euskal olinpiadak, Kandelazubietan.
  • 11:00 Eskubaloi-partida, Boulevard-ean.
  • 11:00 Kirol-eskolen erakustaldia, Sakoneta kiroldegian.
  • 12:00 Bertsolari zirikatzaileak, Kandelazubietan.
  • 13:00 Euskal Dantzak, Euskal Etxeen plazan.
  • 14:00 Sukalki-txapelketako lapikoen aurkezpena, Kandelazubietan.
  • 15:00 Antzinako Eguneko bazkaria, Kandelazubietan.
  • 16:00 Antzinako Eguneko jokoak, Kandelazubietan.
  • 17:00 Haurrentzako tailerrak, Altzagako IGEaren laguntzaz, Euskal Etxeen plazan.
  • 18:00 Irristaketa Udal Eskolaren erakustaldia, Kandelazubieta kiroldegian.
  • 18:00 Sanjuanetako VIII. Areto-futbol Txapelketako 3. eta 4. postua, Sakoneta kiroldegian.
  • 18:30 Sukalki-txapelketako sari-banaketa, Boulevard-ean.
  • 19:00 Txiki-erromeria, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:00 Gazte Sua Jaialdia: kontzertua N.H.C. eta Onecero musika-taldeakaz, Boulevard-ean.
  • 19:00 Leioako Musika Bandaren "Dantzan!" ikuskizuna, Ikea Barri plazan.
  • 19:30 Sanjuanetako VIII. Areto-futbol Txapelketako Finalak. Sakoneta kiroldegian.
  • 23:00 Erromeria Urrats musika-taldeagaz, Boulevard-ean.
  • 01:00 Disko-erromeria. Galkerregaz, Boulevard-ean.

Ekainak 19, domeka

  • Egun osoan Sanjuanetako VI. Pintxo Lehiaketa. Leioako tabernetan.
  • 09:00 Leioako Udalaren XVIII. Arrantza-txapelketa, Lertutza urtegian.
  • 10:00 Leioako XI. Xake-topaketak eta 16 eta 12 urtetik beherakoen IX. Taldekako Xake-txapelketa, Leioako Altzaga Xake Kirol Elkartearen laguntzaz, Euskal Etxeen plazan.
  • 12:00 Leioako Udalaren XVI. Jota-txapelketa (umeak eta helduak), Kandelazubietan.
  • 19:00 Akelarrerako entsegua, txosna-gunean.

Ekainak 22, eguaztena

  • Egun osoan Herriaren Eguna barraketan, Agirre Lehendakaria Plazan (Ikaztegiko aparkalekua).
  • 18:00 Sanjuanetako Saskibaloi-txapelketa, Leioa Saskibaloi Taldeak antolatuta, Txomin Aresti ikastetxean.

Ekainak 23, eguena

  • 11:00 Hirugarren adinekoentzako dantzaldia, Ikea Barri plazan.
  • 18:00 Hirugarren adinekoen jaia, Kandelazubieta kiroldegian.
  • 19:00 Txupina eta pregoia, Mari Pepagaz eta Arlotegaz, udaletxean.
  • Ostean Kuadrillen jaitsiera. Ibilbidea: Elexalde, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Boulevard-a.
  • 19:30 Musika-animazioa Oihan Vegagaz, Boulevard-ean.
  • 21:00 Txupina eta txosnen irekitzea, txosna-gunean.
  • 22:00 Saiheski-jana, txosna-gunean.
  • 22:00 San Juan gauaren ikuskizuna Hortzmuga konpainiagaz, Boulevard-ean.
  • 22:30 Erromeria, Garilak 26 musika-taldeagaz, txosna-gunean.
  • 23:15 San Juan sua, udaletxean.
  • 00:00 San Juan gauaren akelarrea, txosna-gunean.
  • 00:15 Txokolate-jana, Jose Ramon Aketxe plazan.
  • 00:30 Musika Rock&Classics Proyect-egaz, Boulevard-ean.
  • 01:00 Erromeriaren bigarren zatia, Garilak 26 musika-taldeagaz, txosna-gunean.

Ekainak 24, barikua, San Juan Eguna

  • 10:00 Txupina eta txistularien kalejira.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua, San Juan Bataiatzailearen elizan.
  • 12:00-15:00 Haurrentzako ekintzak, Errekalde plazan.
  • 13:00 Bitsaren Jaia, Euskal Etxeen plazan.
  • 17:00 Kuadrillen arteko azeriaren ehiza (Txikiak), Udondoko bulebarrean.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako ekintzak, Errekalde plazan.
  • 18:00 Kuadrillen arteko azeriaren ehiza (Ertainak), Ikea Barri Plazan.
  • 18:00 Umeentzako dantza-festa, txosna-gunean.
  • 19:00 Kuadrillen arteko azeriaren ehiza (Nagusiak), Jose Ramon Aketxe plazan.
  • 19:00 "Hiru ipuin" haurrentzako ikuskizuna, Xepeta Produkzioak-ek antzeztuta, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:00 Txistularien kalejira.
  • 19:00 Txokolate-jana, txosna-gunean.
  • 19:30 Dantzaldia Jamaica orkestragaz, Ikea Barri plazan.
  • 20:00 Kuadrillen arteko txikientzako play–backa, Kandelazubietan.
  • 20:00 Kirolaren Gala, Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak antolatuta, Boulevard-ean; euria balitz, Sakoneta kiroldegian. Bertan, Sanjuanetako Harrijasotzaileen VI. Txapelketa (125 kiloko zilindrikoa): Aimar Irigoien (Errezil), Izeta III (Aia), Lopetegi (Zarautz) eta Urruzono (Ondarroa). Ondoren, Sanjuanetako Aizkolarien VIII. Txapelketa eta Urrezko Aizkora Errebantxa: Atutxa / Mugertza - Rekondo / Saralegi.
  • 21:00 Kuadrillen arteko ertainentzako play–backa, Kandelazubietan.
  • 22:00 Ai Laket!! testing-programa, Kutxa Metafisikoan.
  • 22:00 Kuadrillen arteko nagusientzako play–backa, Kandelazubietan.
  • 22:00 "Magic Spectacular" magia-ikuskizuna, Aldapa entzunaretoan.
  • 23:00 Kontzertua Heissenberg eta Sorkun musikariakaz, txosna-gunean.
  • 23:00 Erromeria Trikiziogaz, Boulevard-ean.
  • 00:00 Su artifizialen ikuskizuna, Pirotecnia Zaragozana-gaz, udaletxetik.
  • 00:30 Erromeriaren bigarren zatia Trikiziogaz, Boulevard-ean.

Ekainak 25, zapatua

  • 08:00 Irratsaioak, Leioako R.A.M.I elkarteak antolatuta, Aldapa entzunaretoan.
  • 09:00 Patinaje Erradikaleko Bizkaiko Txapelketa eta Estatuko Rollerblading Ligako Proba, Leioako skate-parkean.
  • 10:00 Txupina eta Txistularien kalejira.
  • 10:30 Kuadrillen arteko Tortilla- eta Sandwich-txapelketak, Boulevard-ean.
  • 10:30 Eskubaloi-partida mistoa. Leioako Selekzioa vs Askartzako Selekzioa, Sakoneta kiroldegian.
  • 11:00 Kuadrillen arteko herri-kirolak, Boulevard-ean.
  • 11:00 Meza, San Juan Bataiatzailearen elizan.
  • 12:00 Elizaurreko aurreskua, udaletxean, Errekalde Nagusien Etxeko Abesbatza, Orpheo Ganbera Abesbatza eta San Juan Bataiatzailearen Parrokiako Abesbatzakaz.
  • 12:00 Beteranoen eskubaloi-partida. Leioa vs Askartza, Sakoneta kiroldegian.
  • 12:00-15:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 12:00-15:00 Ikusi (Leioa) Makusi, 4 eta 14 urte bitarteko umedun familientzako margo-tailerra, Ikea Barri Plazan.
  • 13:00 Bitsaren Jaia, Euskal Etxeen plazan.
  • 13:30 Elizaurreko aurreskuko mokadua, udaletxean.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria, Boulevard-ean.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako ekintzak, Errekalde plazan.
  • 17:30 Lur-gaineko Euskadiko Sokatira-txapelketa, 600 kilokoa, Gaztedi A, B, eta C, Mutriku, Akelarre-Goiherri eta Gorriherri A eta B taldeakaz, Udondoko bulebarrean.
  • 17:30 Udal Esku-pilota Eskolako finalak, Sakoneta kiroldegian.
  • 18:30 Kuadrillen arteko nagusientzako bestelako jokoak, Kandelazubietan.
  • 19:00 Txistularien kalejira.
  • 19:00 Haurrentzako magia-ikuskizuna, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:00 Dantza-erromeria, Aiko taldeagaz, Ikea Barri plazan.
  • 19:30 Kuadrillen arteko txiki eta ertainentzako bestelako jolasak, Kandelazubietan.
  • 19:30 Izar gazteen esku-pilota partidak: Landa-Arakistain, Garcia-Garcia leiza, Alain-Amiama eta Calvo-Uribe, Sakoneta kiroldegian.
  • 21:00 Sardina-jana, txosna-gunean.
  • 21:00 Kuadrillen arteko Leioako Izarra proba (Nagusiak), Kandelazubietan.
  • 22:00 Ai Laket!! Testing-programa, Kutxa Metafisikoan.
  • 23:00 Horas Muertas eta Kop taldeen kontzertua, txosna-gunean.
  • 00:00 Umore-bakarrizketak Alex Claverogaz eta Jesus M. Manzanogaz, Aldapa entzunaretoan.
  • 00:00 Erromeria, Gora Herriagaz, Boulevard-ean.

Ekainak 26, domeka

  • 10:00 Txupina eta txistularien kalejira.
  • 10:00 Sakoneta Biking, Boulevard-ean; euria balitz, Sakoneta kiroldegian.
  • 11:00 Kuadrillen arteko sokatira-txapelketako pisatzea (Txikiak eta ertainak), Udondoko bulebarrean.
  • 12:00-15:00 Haurrentzako ekintzak, Errekalde plazan.
  • 12:00 Kuadrillen arteko sokatira-txapelketa (Txikiak eta ertainak), Udondoko bulebarrean.
  • 13:00 Bitsaren Jaia, Euskal Etxeen plazan.
  • 13:30 Kuadrillen arteko erlojupekoa (Txikiak eta ertainak), Aldapabarrenan.
  • 16:30 Kuadrillen arteko erlojupekoa (Nagusiak), Aldapabarrenan.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako ekintzak, Errekalde plazan.
  • 17:00 Kuadrillen arteko txiki eta ertainentzako Jantzi Merkeen Lehiaketa, Aldapa entzunaretoan.
  • 18:00 "Dantzan" areto-dantzen erakustaldia, Sakoneta kiroldegian.
  • 18:00 Kuadrillen arteko Nagusientzako Jantzi Merkeen Lehiaketa, txosna-gunean.
  • 18:00 Dantza-erakustaldia eta erromeria Gure Ohiturak dantza-taldeak antolatuta, Errekalde plazan eta Boulevardean.
  • 19:00 Haurrentzako "Rock-eroak!" ikuskizuna. Ameztu Produkzioak taldearen eskutik, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:30 Larrain-dantza, Boulevardean.
  • 19:30 Bertsolariak (Sustrai Colina, Inazio Vidal, Nerea Ibarzabal eta Jon Maia; gai-jartzailea: Maite Berriozabal), Ikea Barri plazan.
  • 20:00 Txistorrada, Leioako Merkatari Elkarteak antolatuta, Boulevardean.
  • 20:00 Jaien amaiera eta askari handia, txosna-gunean.
  • 21:30 Kuadrillentzako sari-banaketa, Boulevardean.
  • 22:30 Azken traka eta jaien amaiera, Boulevardean.

Ekainak 27, astelehena

  • Egun osoan Haurren eguna barraketan, Agirre Lehendakaria plazan (Ikaztegiko aparkalekua).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun