Athleticek Sarrienan jokatuko du lagunarteko partida bat

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 22a, 14:50
Aritz Aduriz, Barçaren aurkako partida batean. CC-BY-NC-ND CHRIS DEVERS

Athleticen gizonezkoen lehenengo taldeak Sarriena bisitatuko du datorren uztailaren 27an. Leioa Kirol Elkarteak jakinarazi duenez, Ernesto Valverdek zuzendutako hamaikakoak datorren denboraldia prestatzeko lagunarteko partida jokatuko du Gijongo Sportingen aurka. Partida 18:30ean hasiko da.

Egun berean, denboraldiaren aurretiko zazpi partidei ekingo die Leioa Kirol Taldeak. Uztailaren 27a eta abuztuaren 17a bitartean, urdin-gorriek arerio izango dituzte honako taldeak: Ondarroako Aurrera, Bermeo, Deustu, Baionako Aviron, Vitoria, Irungo Real Union eta Amurrio.

Leioako Kirol Elkartearen egitaraua

Uztailak 27, eguaztena

Ondarroako Aurrera vs Leioa, Zaldupe estadioan, 19:00etan.

Uztailak 30, zapatua
 
Bermeo vs Leioa, Itxas Gane estadioan, 19:00etan edo 19:30ean.
 
Abuztuak 3, eguaztena

Leioa vs Deustu, Sarrienan, 19:30ean.
 
Abuztuak 6, zapatua

Baionako Aviron vs Leioa, Didier Deschamps estadioan, 19:30ean.

Abuztuak 10, eguaztena

Leioa vs Gasteizko Vitoria, Sarrienan, 19:00etan.

Abuztuak 13, zapatua
 
Leioa vs Irungo Real Union, Sarrienan, 19:00etan.

Abuztuak 17, eguaztena

Amurrio vs Leioa, Basarte estadioan, 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun