Pokemonak ehizatzeko beta emango dute bihar Artean

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 21a, 13:00
Pikatxu da pokemonik ezagunena eta maitatuena. CC-BY-NC-ND TIM BROCKLEY

Pokemon Go fenomeno globalaren jarraitzaileei pokemonak ehizatzeko lizentzia emango die bihar, barikua, Leioako Artea merkataritza-guneak. Izan ere, 17:00etatik 19:00etara Pokemon Go zaleen topaketa antolatu dute bertan, "publiko gazteenari klixka egiteko", jokoaren irteera eta hedatzeagaz batera.

Nintendoren jokoan, kalera atera eta pokemonak ehizatu beharra dago; izaki horiek aleatorioki agertzen dira munduko edozein lekutan. Hala, Arteako zinemen sarreraren ondoan Pokegune bat dagoela baliatuta, amu-moduluak aktibatuko dituzte, pokemon nahikotsu hara hurbiltzeko.

Merkataritza-guneak gura duten jokalari denei gonbidapena egin die topaketan parte hartu eta euren sakelako telefonoan batutako pokemon kopuruak handitu ditzaten. Gogorarazi dutenez, jokoan seinaleztatutako pokeguneetatik pasatzea erabat garrantzitsua da Pokemon Goren jokalarientzat bertan Poke Balls izeneko tresnez jabetzeko; bitarteko horien bidez 150 pokemonak ehiza daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun