Udalkutxari bueltatu beharreko diruaren erdia Aldundiak itzul dezala gura du Leioako EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 21a, 12:37
Leioako EH Bilduren prentsaurreko bat. LEIOAKO EH BILDU

EH Bilduk ekimen fiskal bi proposatu ditu Leioako Udalaren "aurrekontu-ahalmena igo eta zerga-ordainketa justuago bat martxan jartzeko" helburuagaz. Ezkertiarrek azaldu dutenez, "Bizkaiko Foru Aldundiak egindako aurreikuspen akatsen eta bere politika fiskal desegokiaren ondorioz Leioako Udalak 1,4 miloi euro itzuli beharko dizkio Udalkutxari". Aldundiak diru-kopuru horren %50a bere gain har dezala eskatzeko mozioa aurkeztu du Leioako EH Bilduk, urriaren 27ko osoko bilkurara begira.

Bestalde, Leioako Udalaren Ordenantza Fiskalei alegazioak aurkeztu dizkiote, Sakoneta kiroldegiko, Torresolo kiroldegiko eta Uda programako "hobariak hobetu eta justuago bilakatzeko".

Leioako EH Bilduk zabaldutako prentsa-oharra

 

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun