Politika  Leioa 2016-11-11 13:20

EH Bilduk Jon Iñarrituren hautagaitza aurkeztu du senatari autonomiko izateko

EH Bildu legebiltzar-taldeak Jon Iñarritu Garcia (Leioa, 1979) proposatu du gaur, ofizialki, EAEren senatari-ordezkari izateko hautagai gisa. Iñarritu Zuzenbidean lizentziatua da eta master bat dauka Europako eta Nazioarteko Zuzenbidean. 2011tik 2015era bitartean diputatua izan zen, Amaiurren izenean, Espainiako Kongresuan.

Legebiltzarraren Erregelamenduak xedatutakoari jarraituz, Osoko Bilkurak 3 senatari ordezkari izendatuko ditu datozen asteotan eta EH Bilduri, EAEko bigarren indar politikoa den heinean, senatari bat hautatzea dagokio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa