Politika  Leioa 2016-11-11 13:33

Batzorde informatiboetan herritarrak parte hartzea eskatu du Leioako EH Bilduk

Leioako EH Bilduk mozioa aurkeztu du, abendutik aurrera egingo diren batzorde informatiboak publikoak izan daitezen. Pausu hori emanez, "udal organoetan gardentasuna sustatu eta herritarren parte-hartzean sakontzeko" eskatu dio koalizio ezkertiarrak EAJ eta PSE-EEren Udal Gobernuari.

Batzorde informatiboetan herritarrak parte hartzea eskatu du Leioako EH Bilduk
Leioako EH Bilduren prentsaurreko bat. LEIOAKO EH BILDU | Ikusi handiago | Argazki originala

EAJk eta EH Bilduk onartutako Udal Lege berriaren arabera, Udalek batzorde informatiboen publikotasuna onartu dezakete, osoko bilkura bidez; Udalen esku geratzen da batzorde informatiboak publiko izan edo ez erabakitzeko ahalmena. EH Bilduk aukera hori aprobetxatzea eskatu du.

"Neurri honek herritarrek batzorde informatiboetan parte hartzea ahalbideratuko du; horrela, lehen eskutik jaso ahal izango dute bertan eztabaidatutakoa. Honekin, Udalaren ateak gehiago irekitzea lortuko dugu", azaldu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa