Politika  Leioa 2016-11-13 16:11

Vicrilaren egoera dela eta, premiazko udal batzarra egingo dute bihar Leioan

Leioako Lamiako auzoan dagoen Vicrila lantegiaren lan- eta enplegu-egoeragatik eta hango langileek eskatutako laguntza instituzionalagatik, astelehen honetarako, azaroak 14, ezohiko eta premiazko osoko bilkura deitu du Mari Carmen Urbieta alkate leioaztarrak. Udal batzarra 17:30ean egingo dute, eta adierazpen instituzional bat onartzea espero dute.

Vicrilaren egoera dela eta, premiazko udal batzarra egingo dute bihar Leioan
Vicrilako langileek manifestazioa egin zuten azaroaren 8an. © ESNATU LEIOA | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken egunotan administrazio publiko ezberdinetako ordezkariakaz biltzeko hitzorduak ixten ahalegindu da Vicrilako langile-batzordea. Bihar egongo den udal batzarragaz gainera, goizean, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariakaz batuko dira 08:30ean, Sprik Bilboko Bizkaia plazan daukan egoitzan. Aldi berean, kontzentrazioa egingo dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa