Euskarak 365 egun

Zelan esango zenuke "farola” euskaraz?

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 29a, 17:37
CC-BY-NC-ND MARTIN P. SZYMCZAK

Kaleko ohiko elementuei euskarazko izena ipiniko diete "Hitzak, Berbak, Eleak..." ekimenaren bitartez, gaur eta bihar. Abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu diren jardueren artean kokatzen da ekimen hori. Leioako Udaletik azaldu dutenez, "hainbatetan, aipatu elementuen euskarazko izenak ez ditugu ezagutzen edo gogoratzen". "Hitzak, Berbak, Eleak..." ekimenagaz, Udalak "begien bistan jarri" gura ditu elementu horien euskarazko izenak, non eta bi plazatan.

Horretarako, saio bi antolatuko dituzte, "denon artean leku horietan edukiko ditugun euskarrietan hitz horiek jartzeko". Ondoren, euskarri bakoitza dagokion elementuaren gainean kokatuko dute.

Parte hartzeko prest baldin bazaude, 2 aukera hauek dituzu:

1. saioa: ARRASTIZ
- Data: Azaroak 29, martitzena.
- Ordutegia:17:00-19:00.
- Lekua: Jose Ramon Aketxe plaza.

2. saioa: GOIZEZ
- Data: Azaroak 30, eguaztena.
- Ordutegia: 10:00-12:00.
- Lekua: Euskal Etxeen plaza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun