Leioako EH Bilduk aurkeztutako hainbat proposamen sartuko dituzte udal aurrekontuetan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 20a, 15:59
LEIOAKO EH BILDU

Leioako EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako aurrekontu-proiektua bozkatzerako orduan, abstenitzea aukeratu du EH Bildu koalizioak. Horri esker, ezkerzaleek mahaiaren gainean jarritako emendakin partzialen kopuru handi bat jasoko dituzte udal-kontuetan. Leioako EH Bilduk gaur egindako prentsaurrekoan eman du horren berri; aurrekontu-proposamena bozkatzeko udal osoko bilkura eguenean, abenduak 22, egingo dute, 17:00etatik aurrera.

Leioako EH Bilduk aurkeztutako emendakin partzialak onartzeari esker, auzoek Auzoak Eraiki izeneko 600.000 euroko diru-partida berezi bat edukiko dute. Horrez gainera, lehendabiziko aldiz, gazte-plana garatu ahal izateko diru kopuru bat jarriko dute. Azkenik, "emendakin partzialak onartu eta gero, auzoetako kulturarako, komertzio lokalaren sustapenerako eta enplegurako partidek diru gehiago izango dute".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun