Leioako Udalak zerbitzu batzuen helbide elektronikoak aldatu egin ditu. Alde batetik, erregistro@leioa.net, estatistika@leioa.net eta info@leioa.net orain SAC01@leioa.net dira. Eta bestetik, Gaztelubideko bulegoaren helbidea pinueta@leioa.net izatetik SAC02@leioa.net izatera pasatu da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!