Barikuetan Jaik egutegiak egiten erakutsiko du aste honetan, Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 11a, 16:16
Barikuetan Jai ekimena, Leioan. © LEIOAKO UDALA

Aste-akabu honetan bueltatuko da Barikuetan Jai egitasmoa, Kultur Leioako aterpeetara, 17:30etik aurrera. Hala, urtarrilaren 13an, egutegi-tailerra egingo dute. Haurrek eta familiek kalean euskara erabiltzea da Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenaren helburua; horretarako, barikuro, jarduera bereziak egiten dituzte, euskaraz, harreman-sareak zabaltzeko, eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

"Urtea gogotsu eta ganoraz hasteko, egutegia egingo dugu, hilabetez hilabete egiten duguna jaso eta gordeta izateko. Papera, artilea, kartoi mehea, lumak… eta beste hainbat material izango dugu bakoitzak bere egutegia diseinatzeko", azaldu dute udal arduradunek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun