Dantza, zirkua eta musika bat eginda, Kultur Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 25a, 10:48
© AIREnoAR

Bariku honetan, urtarrilak 27, AIREnoAR (airea airean) dantza-konpainia galiziar gazteak bere azken lana eskainiko du, Kultur Leioako entzungelan. Hitzordua 20:30ean jarri dute; sarrerak 5-10 euroan daude salgai.

Rut Balbís dantzari eta koreografoak zuzendua, soka leun espezialitateko zirku berria, ahotsa, zuzeneko musika eta mugimendua batzen dituen proposamen desberdina dakar AIREnoAR taldeak. Topaketa eta urruntzea, gorputza eta ahotsa, keinua eta erritmoa, fisikoa eta emozioa, gizakiaren dualtasunaren adierazgarri. Abilezia eta gaitasunek borroka egiten dute ulermenera heltzeko harremanean, oreka eta harmonia xede.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun