Ehunka umek parte hartuko dute Leioako Xake Txapelketan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 2a, 12:00
Umeak xakan jolasten leioan, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Domeka honetan, otsailak 5, Bizkaiko Banakako Xake Txapelketako bigarren txanda jokatuko da, Leioako Sakoneta Kiroldegiko frontoian. Txapelketa hori Altzaga Xake Kirol Elkarteak antolatu du, Bizkaiko Xake Federazioarekin batera. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, lurralde osoko 450 bat neska-mutilek parte hartuko dute, benjaminen, kimuen eta haurren kategorietan. Txapelketa 08:00etan hasiko da eta 15:00etan amaitu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun