Leioa Mendi Taldea, urteurrena ospatzen

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 16a, 11:30
Leioako Mendi Taldeko kideak artxiboko irudian. © LEIOAKO MENDI TALDEA

Bere 25. urteurrena ospatzen dabil Leioa Mendi Taldea honako hiletan. Hala, txangoen egitarau oparoa antolatu du urte osorako. Irteerei dagokienez, Euskal Herriko zenbait ibilbide, gain eta tontor bisitatuko dituzte; halere, ihesaldi batzuk egingo dituzte Portugalera eta Espainiara.

Domeka honetan, Plazaolako bide berdeari jarraituko diote, Leitzatik Lekunberrira, bertako sagardotegi batean bazkaltzeko, hilaren 19an. Martxoaren 5ean, Nafarroako Bardoitza mendira (1.115 metro) igoko dira, Bakedanoko ibilbidetik. Martxoaren 19an, Burgos eta Errioxa artean dauden Obarenes mendietara joango dira; klubak jakinarazi duenez, txangoa doakoa izango da. Apirilaren 2an, Nafarroako Arangoiti mendira (1.356 metro) igo eta Leireko monasterioa ikusiko dute.

Izena emateko edo argibide gehiago eskatzeko, honako bitartekoak erabil daitezke: 689 721 917 telefono zenbakia eta info@leioamenditaldea.com posta-elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun