Kultura  Leioa 2017-03-03 12:42

Mahai-jolas tailerra egingo dute gaur, Leioan

Asko dira etxean dauzkagun mahai-jolasak. Gaur, mahai-jolasak ezagutu, horiekaz jolastu eta berriak sortzeko aukera edukiko dute umeek, Barikuetan Jai egitasmoaren barruan. Mahairen bueltan, arrasti-pasa ederra egiteko aukera izango dute familiek. Betiko legez, Kultur Leioako aterpeetan egingo dute ekimena, 17:30etik aurrera.

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan Jai programaren helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan; horretarako, barikuero, jarduerak egiten dituzte, euskarazko harreman-sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

2017/03/03 17:30

Kultur Leioako arkupeak Leioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa