Ekonomia  Leioa 2017-04-07 10:00

Erandioko merkatari-elkarteek udal-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, apirilaren 20ra arte

Erandioko Udalaren Merkataritza Sailak diru-laguntzen deialdia atera du. Dendari-elkarteek datorren apirilaren 20ra arte izango dute eskaera egiteko epea. Udalak finantzatuko dituen ekimenak honako hauek dira: “hurbileko merkataritzaren dinamizazioan zuzeneko eragina” duten gastuak, “sektorearen edo merkataritza-guneen sustapenera zuzendutako kultur dinamizazioak” eta “erakunde eskatzaileak lanean jarduteko gastuak”.

Erandioko merkatari-elkarteek udal-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, apirilaren 20ra arte
Erandio eta Astrabuduko merkatari-elkarteen ordezkariak iaz, jaulkitako Visa txartela aurkezten. | Ikusi handiago | Argazki originala

Horretarako, Udalak 8.000 euro erabiliko ditu, gehienez. Balorazio-irizpideek kontuan hartuko dute proiektuen eragina. Hala, besteak beste, “proiektuak jarduera ekonomikoaren berpiztean edo suspertzean duen eragina” eta “jarduerek Erandion izango duten merkataritza-eragina” aintzat hartuko dituzte.

Oinarriak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa