Iritzia 2004-04-26 14:21

Zapateroren galdera ikurra - Mikel Carramiñana / Mediaberriko koordinadorea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiako presidente berriak itxaropen gehiegi ari da pizten. Harrigarriena da bere mugetatik kanpo ere, zeresan handia duela ZP xelebreak. Epe laburrera, gauzatu egin du Iraketik espainiar soldaduak ateratzearen promesa, edo bidean jarri du behintzat. Askok aitortu diote ez dela kontu makala Inperioko agintariei, AEBtako Bush eta Powelli alegia, aurre egitea. Gutxi batzuk argi ikusi dute, Zapatero bera akaso, milioika herritarren nahiaren kontra egitea, ondorio larriak dituela presidente batentzako. Gainera ezin ahaztu promesa horiek egin zirenean, ez zegoela PPri irabazteko fede gehiegi.
  Kultura 2004-04-23 23:54

Musika klasiko kontzertua antolatu du igandean, Bilbon, Ibilaldia 2004k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko Orkestra Txikiak eta Abesbatzak musika klasikoko kontzertu bat eskainiko du igande honetan, Bilboko Arriaga Antzokian, Leioako Betiko ikastolak eta Sopelako Ander Deuna ikastolak antolatuko duten Ibilaldia 2004ren programazio kulturalaren baitan. Saioa 12:30etan izango da eta sarrerak BBKko Teleka kutxazainetan eta Arriagan bertan egongo dira salgai 3 eurotan.
  Kultura 2004-04-23 22:47

Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Leioako Udala Pop-Rock 4. lehiaketan maketak aurkezteko azken eguna hilaren 30a da. Pock rock eta Metal ataletako irabazleek 1.600 euroko saria eskuratuko dute, eta bietako onenak Leioako jaietan kontzertua emango duen talde garrantzitsu batekin jotzeko aukera edukiko du.

Maketak aurkezteko lekua: Leioako Gazte Bulegoa (Sabino Arana, 48). Informazio gehiago eskatzeko: 94 480 55 17
  Jendartea 2004-04-22 21:54

Arteako artseniko kutsadurari irtenbidea emateko agindu diote Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Artea merkatalgune azpiko lurretan dauden zabortegiek sortzen ari diren "artseniko kutsadurarekin bukatzeko" beharrezko neurriak hartzea agindu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, Getxoko 6. Instrukzio Epaitegiak, Lur Maitea talde ekologistak jakinarazi duenez. Hauen hitzetan, "oso larriak dira inguruko herrietako biztanleen osasunean zein ekosistemetan eragiten ari den kalteak; batez ere, Berangon eta Getxon".
  Kultura 2004-04-22 21:15

Literatur emanaldia bihar Leioan Ibilaldia 2004ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 30an emanaldia eskainiko du Biarritzeko Baletak Sopelako Urko kiroldegian. Sarrerak salgai daude

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, literatur emanaldi berezia antolatu dute Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, Leioako Musika Eskolako auditoriumean. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, Bernardo Atxaga idazlearen solasaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertara batzen diren guztiek. Sarrera dohainik.
  Iritzia 2004-04-21 23:11

Modak bai, baina kontuz! - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den egunean, egunkari bat irakurtzen nengoela, berri batek nire arreta erakarri zuen. Holandan moda berri bat agertu da: begi barnean, platinozko bitxi bat jartzea. Bitxi honek bihotz edo ilargi forma dauka eta 3,55 mmko zabalera du. Bitxi hau ezartzeak anestesia lokala eskatzen du eta 15 minututan jartzen dute.

Oftalmologoek moda berri honen arriskuak azaldu ditu: odola, orbainak, bistaren galtzea... Hala ere, jendeak 500-1.000 euro artean ordaintzen dituzte hau txertatzeko.

Modak horrelakoak dira; batzutan ez dira hain arriskutsuak, adibidez, fraka mota bat edo beste bat eramatea, baina beste askotan, gure osasunerako txarrak izan daitezke eta hala ere jende askok jarraitzen dituzte.

Nik ere, sudurrean piercing bat jarri nahi izan nuen, baina nire etxean ez zidaten utzi, orain badakit zergaitik.

Tatuajeak kentzeko ahaleginak egiten ari dira, nagusiak egiterakoan eta azala zimurtzean tatuajea be zimurtzen delako. Beste askotan, infekzioak ekartzen dituzte.

Gehienetan, gazteak dira modak jarraitzen dituztenak nahiz eta askotan nagusiagoak edo gazteagoak direnak ere. Kaletik joanda hamar urteko ume bat ikus daiteke telefono mugikor batekin.

Modak bai, baina kontuz!
  Hezkuntza 2004-04-20 23:56

Bihar inauguratuko da Leioako campuseko kiroldegi berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Martxoaren Hamaika" izango du izena, Madrilgo atentatuetan hildakoen omenez

Leioako campuseko kiroldegi berria inauguratuko dute asteazken honetan (apirilak 21) Juan José Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Manuel Montero EHU jarduneko errektoreak. Ekitaldia 12:00etan hasiko da. EHUtik jakinarazi dutenez, Madrilgo atentatuetan hil ziren pertsonen omenez "Martxoaren Hamaika" izena edukiko du kiroldegiak eta 45.000 metro koadroko hedadura.
  Iritzia 2004-04-10 20:11

Hizketa arrotzak - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hau irakurtzen duzuenon artean, bakarrik adin batetik gorakook izango duzue gogoan gure elizatan mezak latinez egiten ziren garaiak. Papagaioen modura errepikatzen genituen buruz ikasitako litaniak eta “kirieleisonak”. Hala ere, funtsean ez dut uste arazoa hizkuntzaren arroztasun bistakoan zegoenik bakarrik. Latina elizkizunetatik baztertu zenean eta gaztelania lehenik, eta geroago euskara normaldu zirenenean ere ez zen desagertu litaniak errepikatu behar horrekiko arroztasuna. Auzia beraz, askoz ere sakonagoa da.
  Ekonomia 2004-04-05 22:19

Generoen araberako lan-aukeraketa isladatzen jarraitzen du Getxo-Leioako LHZk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo-Leioako Lanbide Hastapenerako Zentroan araututako hezkuntzan ez jarraitzea erabaki duten 16 eta 20 urte bitarteko 90 gaztek hartzen dute parte. Hezkuntza honen bitartez lanbide bat bilatzen saiatzen dira. Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, partaidetzak mutilek eta neskek generoen arabera egiten duten hautaketa desberdina isladatzen jarraitzen du. Gainera, gero eta gazte etorkin eta gutxiengoko taldeetako kide gehiago daude.
  Hezkuntza 2004-04-01 21:45

Enpresa eta hedabideen arteko harremanak eztabaidagai bihar Leioako canpusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Komunika 2004 jardunaldiko bigarren edizioa hartuko du bihar ostirala, 9:30etik aurrera, EHUko Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko batzargelak. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate ikasleekin elkarlanean, Joseba A. Etxebarria sail horretako irakasleak antolatu ditu. Aurtengo gaia: "Erakundeak eta hedabideak"
  Iritzia 2004-03-30 22:57

Unibertsitate errepresiborik ez-Jexuxmari Zalakain/EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gauza asko esan daitezke EAEko Unibertsitate Publikoari buruz: batzuk axalagoak, beste batzuk mamitsuagoak. Ugari eta askotarikoak esango dira asteotan, UPVko hauteskunde- kanpainan. Nik puntu bat azaldu nahi dut, esan daitekeen gauzarik funtsezkoena izan ez arren, unibertsitatearen barne-jarrera edo jitea adierazten duena baita: errepresio-giroa, alegia. Hurrengo errektoreak giro hori heredatuko du.
  Kultura 2004-03-29 22:49

Giro aparta igandean ospatutako Ibilkrossean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berrehun heldu inguruk eta ehun umek hartu zuten parte, igande goizean, Ibilaldia 2004ren eskutik, Bilboko kaleetan zehar ospatutako Ibilkrossean. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, ezta gaueko ordu aldaketak ere. Baina, hala eta guztiz ere, giro polita sortu zen Bilboko Udaletxe aurrean.
  Iritzia 2004-03-24 20:59

Irakaspen baliagarriak - Mikel Carramiñana / Mediaberri-ko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iragan hauteskundeetatik eta aurreko egunetan emandako atentatuak atzean uztea ez da batere erraza izango, are gutxiago informazioaren munduan. Estatu Espainiarrean azken hamarkadetan jasotako ekintzarik bortitzena inork espero ez zituen hauteskunde-emaitzetarako bidea eman zuten. Al Qaedako ekintzaileak baino ez zuten aurreikusten gerta zitekeena M11 eta M14 data horien ostean.
  Kultura 2004-03-22 21:29

Jose Luis Tolosa Arte Ederretako irakaslearen lanak ikusgai Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea den Jose Luis Tolosaren erakusketa dago ikusgai, martxoaren 31ra arte, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko Erakusketa Aretoan. 1960 eta 1980 urteetan zehar egindako lanen panoramika eskaintzen du, eta teknika desberdinetako 42 lanek osatzen dute. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 11:00etatik 18:00ak arte,
  Iritzia 2004-03-21 22:14

Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna kolokan - Naia Diez/ Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen.

Egun honen jatorria, askoren ustez, 1908. urtean izan zen 40.000 emakume jostunek greba handi bat egin zutenean. New Yorkeko kotoizko lantegi baten zuzendariek (gizonak) bere langileak (emakumeak) lantegi barnean giltzapetu zituzten greba ez egiteko aitzakian. Lantegian sute bat piztu eta 129 emakume hil ziren.
  Iritzia 2004-03-18 21:51

Hamaika... hilaren 11n - Aitor Encinas / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Madrileko atentatua gertatu zenetik -lehenik eta behin nire doluminak hildakoen familiei-, astebete igaro da jada.

Iragan astea pasa ostean eta tartean Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeen emaitzak jaso ondoren, hamaika analisia irakurri ditugu komunkabide idatzietan. Hamaika gauza entzun eta ikusi behar izan ditugu telebistako kateetan. Espainia aldetik etorritako hamaikatxo gezur gehien bat.
  Kultura 2004-03-18 21:22

Gazte Eguna antolatu du biharko Leioako Kraska Gazte Konpartsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kraska Gazte Konpartsak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko da ostiral honetan (martxoak 19) Leioan. Besteak beste, 10:30etatik aurrera, herriko hainbat gaztek larruz, zilarrez eta abarrez egindako eskulanak egongo dira ikusgai Osasun-zentruko plazan. Kirola egiteko tartea ere egongo da Barandiaran ikastetxean: eskupilota, harrijasotze eta sokatira erakustaldiez gain, lagunarteko futbito txapelketan parte hartzeko aukera egongo da. Indarrak hartzeko, berriz, herri-bazkaria antolatu dute ikastetxean bertan, 14:30etatik aurrera, bertsolari eta guzti (Tiketak Kurkudin eta Ganekon). Eta jai giroarekin jarraitzeko, 17:00etan hasita, herriko eta eskualdeko musika taldeek kontzertua emango dute; afal ostean erromeriarekin amaitzeko. Lortutako irabaziak Ibilaldia 2004ko antolatzaileentzat izango dira.

Ikusi egitarau osoa agendan
  Iritzia 2004-03-17 22:33

Iraultza zure etxepean! - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar-eko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Testu hau ez da informatikan adituak direnentzat, baina bada teknologiaren kontrola berreskuratu nahi dutenentzat.

Testu hau mundu berri bat eraikitzen ari direnentzat da, eta tresna berriak ezagutzeko gonbite bat.

Teknologiak zaindutako gure bizitzen atal horretan ere badago herri iraultza bat martxan, eta honen aurpegia Software Librea da.

Iraultza hori zure etxepean ere gertatzen ari da, Leioako Gaztetxean 2001. urtetik biltzen den Metabolik kolektiboak X-Evian GNU/Linux banaketaren 0.4 bertsioa aterako du laster kalera.

X-Evian tresna politikoa izateko asmo argiz egindako sistema eragilea da, eta irizpide sendoz eraikitakoa.

Informazioz josia dator, teknikoa zein aktibista, bideoak, hitzaldiak, laguntza. Hamaika kategoria ezberdinetan antolatutako formatu askotariko dokumentazioa.

Kontsumismoaren logikaren kontra, ordenagailu zaharrei bizitza berria emateko asmoz, X-Evianek lehenetsi dituen programak boteretsuak dira baina baliabide gutxi behar dituzte. Formatu ezberdineko informazioaren sormenerako beharrezkoak diren programen aukeraketa bereziki ona da, eta ordenagailu indartsu bat duenak bideoa, 3D eta bestelako programa libre onenei ere etekina atera ahal izango die.

Informatikan adituak ez direnei bidea errazteko egin den ahalegina goraipatzekoa da, erabiltzeko instalatzea ez da beharrezkoa, CDtik abiarazita badabil, baina botoi bat zapalduz instalatu daiteke, eta ia dena berez konfiguratzen duenez Linuxera heldu berriak izan ohi duten arazorik handiena ezabatzen dute.

Hasierako menuak Euskara, Gaztelania eta Ingelesa eskeintzen ditu. Oraingoz ez dago oso osorik euskaraz, baina euskalgintza soft librearen eremuan indartu ahala helburu hau hurbilago dago.

Kontuz erabili, zure bizitza aldatu dezake.

Zer da X-Evian:
http://www.sindominio.net/metabolik/x-evian/eu/x-evian.html

Webgune nagusia eta deskargak (*):
http://www.x-evian.org

(*) Hau idazterako orduan 0.4beta1 bertsioa da argitaratutako azkena,baina behin betiko 0.4 bertsioa kaleratzear dago, eta azken hau deskargatzea gomendatzen dut.
2004-03-11 15:13

Bertan behera gelditu dira eskolak EHUko hiru campusetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hiru campusetan eman behar ziren eskolak guztiak suspenditzea erabaki dute EHUko arduradunek, Madrilen izandako atentatuengatik. 11:00etatik aurrera, ikasgelak itxi dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zentro guztietan.
  Iritzia 2004-03-08 21:22

Tamainuaren garrantzia - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Izenburuak besterik ematen badu ere, ez naiz oraingoan gizonezkoen sexuaz arituko, politikaz baizik. Ez da oso ezaguna baina liberalismo politikoaren aita pontekoetariko batek, Montesquieu-k alegia, bere “Legeen izpirituaz” (De l’esprit des lois, Gallimard) politikaren araubidea eta gizartearen dimentsioaren artean zerikusirik badagoela planteatu zuen. Aipatu liburuaren VIII. kapituluan, adibideak tarteko, lurralde zabalak dituen inperioari Despotismoa dagokiola diosku; neurriz ertaina den lurraldeko estatuari, berriz, Monarkia, eta azkenik, herrialde txikiari, Errepublika.

Nabarmenak

Zorion agurrak