Iritzia 2004-01-30 20:41

Heriotzaren zoriontasuna eta lotsa - Mikel Carramiñana / Mediaberri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lotsaren harresia desagertu behar dela oihukatu diote Israelgo gobernuari munduko bazter gehienetatik, baina zutik dirau eta aurrera doa. Are gehiago, Libanorekin liskarretan jarraitzeko prestutasun osoa erakutsi dute Tel Aviv-etik azken egunetan. Badirudi benetan lasaiago dabilela Sharon Irakeko Sadam-en erregimena desagertu denetik. Lasaitasuna ulertu behar da hemen Palestinar herria inolako arazorik gabe sarraskitzeko askatasuna bezala. Azken hiru urteetan, bigarren Intifada piztu zenetik, 1.400 etxebizitza baino gehiago bota dituzte israeldarrek euren kolonizazioarekin jarraituz.
  Kultura 2004-01-28 22:36

Txakolin jardunaldiak ospatuko dira ostiralean EHUko Arte Ederretako Fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Arte Ederretako Fakultateak ostiral honetan ospatuko ditu Txakolin I. Jardunaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganbararen laguntzarekin antolatuta. Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte, dastaketa-ikastaro bat emango da, fakultateko irakasleei, Adiministrazio eta Zerbitzuetako langileri zein ikasleei zuzenduta.
  Jendartea 2004-01-27 20:47

Leioako campusera joateko autobusak murriztuko ditu bihar Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aquinoko Tomas Deunaren jaia dela eta, bihar EHUko Leioako campuserako Bizkaibuseko zerbitzuak murriztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanak eta Garraioa Sailak, aurreko urtetan egin duten antzera. Eskola-eguna ez denez, oinarrizko zerbitzuak eskainiko dituzte bakarrik, Leioako campuserako, biharko garraio-beharrizanak betetzeko baino ez. Dena den, aurrekoetan ez bezala, Termibus-EHU (A-2312) eta Bermeo-Mungia-EHU-Gurutzeta (A-3522) autobus lineak mantenduko dituzte. Informazio gehiagorako: 902 222 265 (8:00etatik 20:00etara)
  Kultura 2004-01-23 20:57

Bizkaiko ikastolen arteko kross txapelketaren finalak igandean Betiko ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, Leioako Betiko Ikastolak Bizkaiko ikastolen arteko kross txapelketaren zati bat antolatu du (finalak). Txapelketa Ander Deuna, Asti Leku, Andra Mari eta Betiko ikastoletan burutu da aurten. Azken honek, antolatzen duen zortzigarren krossa du datorren igandekoa. Baina, osotara, Bizkaiko 16 ikastola dira bertan parte hartzen dutenak eta 350 ume inguru bildu ohi da lasterketetan. Gogoratu beharra dago krossa igande honetan burutuko dela (urtarrilak 25) Betiko Ikastolan, 10:30etatik aurrera, Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan.
  Iritzia 2004-01-21 22:47

Animaliek ere sufritzen dute - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den larunbatean Donostian egon nintzen eta nire osabarekin hitz egin nuen. Bera Gipuzkoako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteko bazkidea da. Gipuzkoan, joan den urtean bakarrik, 1.264 animalia hartu zituztela kontatu zidan, haietariko gehienak txakurrak. Kopuru handiegia iruditzen zait Gipuzkoan bakarrik izateko, eta ez dut pentsatu nahi Euskal Herriko osoan zenbatekoa izango den kopuru hau!
  Kultura 2004-01-21 20:31

Poesia emanaldi musikatua bihar Larrabetzuko Bihotz Bakartien klubaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, poesia emanaldi musikatua egongo da, urtarrilaren 22an, Leioako Mastitxu Udal Euskaltegian, Larrabetzuko Bihotz Bakartien klubaren eskutik. Arratsaldeko zazpi t'erdieran hasiko da saioa eta Leioako euskara zerbitzuko laguntzarekin antolatu dute.
  Jendartea 2004-01-21 13:59

Telebista penagarria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egungoa, telebista baino 'telebasura' da; berdin da zein ordutan piztu, kate guztietan programazio berdina dago eta (bihotzezko kontuak). Ez naiz sartuko krikatzera Kazetaritza ona den ala ez, hori niretzat gordetzen dut.

Kritikatu nahi dudana zera da: gaur egungo Kazetaritza telebista arloan.

Hasteko, eta bide batez, nire ikuspuntua ulertzeko, esan behar dut Kazetzaritza ikasten nagoela. Badakit gaur egun edozein lana aurkitzea oso zaila dela eta nirean gauza bera gertatzen da. Hori uler dezaket, baina niri haserretzen nauena da telebistan kazetari lana egiten duten askok ez direla kazetariak eta batzuk gainera kulturage hutsak dira.
  Politika 2004-01-19 20:56

Udalbiltzari "ezkutuan" diruz laguntzea egotzi dio Udalari Leioako PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Aurrekontuetan adierazita ez zegoen arren", 2003an Udalbiltzari 6.250 euroko dirulaguntza eman zitzaiola salatu zuen, ostiralean, Xabier Olabarrieta Leioako PPko bozeramaleak. Berak azaldu zuenez, "leioatar guztien dirua alderdikeriaz kutsatutako erakunde bati ematen ari ez zitzaiela egiaztatzeko, goitik behera aztertu genituen aurrekontuak abertzaleak ez garen alderdikook". Hori dela eta, aipatutako diru partida "tentu handiz tapatzea" egotzi dio EAJri Olabarrietak. "Horretaz inorekin hitzegin ez zuten arren, amarrua agerian geratu da, 2004ko aurrekontuak 2003koekin konparatu ditugunean", azaldu zuen PPko ordezkariak.
  Iritzia 2004-01-17 22:08

Hau zoramena hau, Lucas! - Aitor Encinas / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri “Hartu arnasa. Utzi kezkak alde batera. Kendu zapatak, modua baldin badaukazu. Askatu pijamako botoiak ere, ohean baldin bazaude. Orain, patxadan eta jarrera egokian zaudela, heldu esku artean duzunari eta hasi irakurtzen, esperientzia berezi bat deskubritu behar duzu eta.”
  Kultura 2004-01-16 19:11

Elurrera bidaia Leioako Aterpearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gourette eski-estaziora irteera antolatu du Leioako Aterpeak, urtarrilaren 23tik 25era. Irteera ostiral horretan izango da 20:30ean, udaletxetik. Pista ondoan edukiko dute ostatua joaten direnek. Bidaiaren prezioari dagokionez, 100 euro ordaindu beharko dute Leioan erroldatutakoek, eta 122 euro kanpotarrek. Informazioa gehiagorako: 944 805 517
  Iritzia 2004-01-13 22:09

Go eta Software Librea - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar-eko langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Go

Go Txinan sortutako joko bat da, orain dela 3.000 edo 4.000 urte inguru.

Txinan Wai Qi, Korean Baduk eta Japonen Igo deitzen diote. Internazionalki Go esaten zaio. Asian bereziki popularra da eta azken hamarkadetan Amerika eta Europan ere zabaltzen ari da. Jokoaren helburua kontrakoa baino lurralde gehiago kontrolatzea da, horretarako kontrakoaren piezak isolatuz.
  Iritzia 2004-01-10 21:09

Biktima-lehiaketa - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bat batean mundua biktimaz bete da. Guztiok gara edo izan gara inoiz zerbaiten edo norbaiten biktima. Haatik, horrek ez du esan nahi beti eta ongi zehaztuta agertzen direnik egoera horien erantzuleak. Agian, sakonean, horretarako aukera egokia suertatzen bada gu geu ere borrero izan gaitezkeelako susmoa dugulako.
  Hezkuntza 2004-01-09 19:00

Azterketak prestatzeko ikasgelak zabalduko dituzte asteburuetan EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Unibertsitariek azterketetarako ikasi ahal izateko, larunbat honetatik aurrera, gelak zabalduko dituzte astebururo, EHUko Bizkaiko instalazioetan. Besteak beste, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko aulategian eta Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako eraikin nagusiko beheko solairuan (Luis Briñas kaletik sartuta) jarriko dituzte ikasgelak. Urtarrilaren 10, 11, 17, 18, 24, 25 eta 31an, eta otsailaren 1ean egongo dira zabalik, 9:00etatik 19:30ak arte.
  Kirolak 2004-01-02 21:36

Unbeko umezurtzen aldeko tiro-lehiaketa igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Unbeko umezurtzen aldeko tiro-lehiaketa egingo da igande honetan, Kurkudin, Leioako tiro eta ehiza elkartearen eskutik. Jarri dituten hiru modalitateetako batetan izena emateko epea 10:00etatik 12:30etara izango da eta 12 euro ordaindu beharko dute partehartzaileek. Proba osoa egin nahi dutenek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute. Azkeneko hauek 15 plateri tiro egin beharko diete foso txikian, eta beste horrenbeste, foso olinpikoan eta ehiza ibilbidean.
  Jendartea 2003-12-30 20:06

Erandioko etxebizitzatan lapurtzen zebilelakoan, gazte bat atxilotu dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mutil bat atxilotu dute goizaldean Leioan, ustez, Erandioko etxebizitza batzuetan sartzen saiatzeagatik lapurtzeko. Ertzaintzak jakitera eman duenez, etxeetatik hurbil dagoen enpresa batetako bulego barruan atzeman zuten agenteek F.E.S. 24 urteko leioaztarra.
  Jendartea 2003-12-29 19:46

San Bartolome auzoa oinezkoentzat egokituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Leioako San Bartolome auzoko "garapenerako egitasmoei amaiera emateko", azpiegitura hobeagoak eta oinezkoentzako gune berriak egingo dituzte. Besteak beste, gaur egun erortzear dauden Oblatuen eliza eta Bizkaia geriatrikoa botako dituzte. "Jabeen eta udal arduradunen arteko negoziazioei esker, horiek bota eta aisialdirako gunea jarriko da bertan", Karmelo Sáinz de la Maza alkateak adierazi duenez. Auzoak hezkuntza eta kultura eskaintza zabalagoa ere edukitzea nahi dute.
  Iritzia 2003-12-24 20:30

Fronte Popularra - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urte berriaren esperoan, gero eta gertuago gabonak aurrera egin ahala, ez legoke batere gaizki orain dela 69 urte espainiar politikan emandakoa gogora ekartzea. II. Errepublikaren garaia zen eta indar ezkertiarrek hauteskundetara koalizioan aurkezteko apustua egin zuten. Eztabaidagarria noski, gerora barne gatazkak eman zirenik eta zein neurritan, baita galtzailerik egon zen galdegitea. Azken hau ez da ordea, lerro hauen helburua. 2004. urteak egoera politikoa gogor astindu dezake, bai Euskal Herrian eta bai Espainiar Estatuan zein Europan. Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira eta inor ez da gauza, norbere kabuz eta indarrez, hauek gauzatzeko.
  Jendartea 2003-12-24 18:52

Minusbaliatuei lana emateko loradenda zabaldu dute bulevardean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunen bat daukaten lagunen laneratzea bultzatzeko asmoz, hainbat udalerritan Loregorri enpresak jarriko dituen loradendetatik lehendabizikoa zabaldu zuten astelehenean Leioako bulevardean. 'Lore bildu berriak, arrazoizko prezioan' lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Sailaren, Eudelen eta Leioako Udalaren laguntza jaso du egitasmo honek.
  Kultura 2003-12-23 19:27

Arte Ederretako Fakultateko zortzi ikasleren artelanak erosi ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ondare Artistikoa Erosteko XI. deialdian aukeraturiko 27 obretatik, zortzi artelan aukeratu ditu, Manuel Montero errektoreak, ordezkari instituzionalek eta fakultateko irakasleek osatutako epaimahaiak.
  Politika 2003-12-22 20:27

Sabino Aranaren "arrazakeria" gaitzesteko mozioa aurkeztuko du Leioako PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalak Sabino Aranaren "pentsamolde arrazista eta demokrazioaren aurkakoak" gaitzetsi ditzan, mozioa aurkeztuko du biharko osoko bilkuran Leioako PPk. Hauen iritziz, "gaur egungo euskal gizartearen gehiengoaren aurka doaz" EAJko fundatzaileak plazaratzen zituen ideiak. Horretaz gain, hiritarrak Sabino Aranaren "benetako izaeraz" jabe daitezen, honek lanak ezagutzera eman ditzala eskatuko dio Udalari.

Nabarmenak

Zorion agurrak