Kirolak  Leioa  Uribe Kosta 2017-03-23 17:38

Garaipena lortu du Euskal Herriko waterpolo-selekzioak

Garaipena lortu du Euskal Herriko waterpolo-selekzioak

Historian bigarren aldiz eta 16 urteren ostean batu zen Euskal Herriko emakumezkoen waterpolo-selekzio seniorra, pasa den aste-akabuan. Portugalgo selekzioa izan zuten arerio, 2001ean jazo legez. Porton jokatu zen norgehiagoka 10-12 irabazi zuten euskal herritarrek.

  Kirolak  Leioa 2017-03-23 17:00

Xabi Sanchok gidatuko du Leioako oinarria

Xabi Sancho da Leioa Kirol Elkarteko oinarri-futboaren zuzendari berria. Aurretik, Sanchok behar egin du Barakaldo, Retuerto eta Sestao River futbol-taldeetan.

  Kirolak  Leioa 2017-03-23 11:30

Iñaki Sáez campusean izen-ematea, zabalik

Iñaki Sáez campusean izen-ematea, zabalik

Leioako Kirol Elkarteak Iñaki Sáez campuserako inskripzio-epea zabaldu du daborduko. Aste Santuan egingo dute aipatutako ekimenaren hurrengo edizioa, bi txandetan. Lehenengoa apirilaren 10etik 12ra egingo dute eta bigarrena hilabete bereko 18tik eta 21era bitartean izango da.

  Kirolak  Leioa 2017-03-23 09:00

Sakonetan kudeaketa aldatzea eskatu dute

Sakonetan kudeaketa aldatzea eskatu dute

Sakoneta kiroldegiko gimnasioaren egoera "prekarioa" dela salatu du Leioako EH Bilduk, "gimnasioa kudeatzeko erabilitako ereduak huts egin du, kudeaketaz arduratutako enpresak etekin handiak lortzen dituen bitartean, gimnasioa egoera larrian dago". Euren ustez, "beharrezkoak diren inbertsioak" egiteko beharra dago. Modu berean, kudeaketa-eredua aldatzea proposatu dute: Udalak berak kudeaketa egitea gura dute.

  Ekonomia  Leioa 2017-03-22 18:53

SPRIren jardunaldi bat izango da bihar Mendibilen

SPRIren jardunaldi bat izango da bihar Mendibilen

Leioako Behargintzak udalerriko enpresak gonbidatu ditu SPRI taldearen diru-laguntzen berri zehatza emateko. Ekitaldia bihar, eguenean, egingo dute, hilaren 23an, Mendibile jauregian, goizeko 09:30etik aurrera. Bertan, enpresen hazkunde ekonomikoa bultzatzeko laguntzak azalduko ditu Josu Ocariz SPRIko Enpresa Transformazioaren zuzendariak.

  Hezkuntza  Leioa  Uribe Kosta 2017-03-22 16:53

EHUko irakasle kaleratuak: "Borrokak merezi du"

Iñigo Fernandez de Martikorena

EHUko irakasle kaleratuak: "Borrokak merezi du"

Apirilaren 1ean beteko dira 25 urte Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bederatzi irakasle lanetik bidali zituenetik. Borrokan segitzen dute horietatik hiruk, irakasleria propioaren eta "konponbide duin eta justu" baten alde.

  Kultura  Leioa  Uribe Kosta 2017-03-21 10:00

Antzezlan laburren lehiaketa antolatu du Kalianek, bigarrenez

Antzezlan laburren lehiaketa antolatu du Kalianek, bigarrenez

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 22:34

Lan-baldintza duinak eskatu dituzte EHUko aurre-doktoreek

Lan-baldintza duinak eskatu dituzte EHUko aurre-doktoreek

Ikertzaile Aurre-doktoreen Asanblada sortu, eta protesta egin dute EHUko ikerlariek. Kexu dira EHUk Espainiako Gobernuarekin batera aurre-doktoreen kontratu mota "aldebakarrez eta gardentasun gutxiz" aldatu duelako. Gaur jakinarazi dutenez, dirudienez, presioaren eraginez, kontratuak aurreko egoerara aldatzen hasi dira; "lasaitasunez eta zuhurtziaz jokatzeko deia luzatzen dugu", Twitter sare sozialaren bidez ohartarazi dutenez.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 22:06

Ertzaintzaren "presentzia itogarria" salatu du IAk

Ertzaintzaren "presentzia itogarria" salatu du IAk

Hainbat ikaslek Gasteizko Letren Fakultateko kamerak hautsi ostean, Ertzaintzak lehenengo pisuan aurkitzen den ikasle gela "inguratu" eta "bertan zeuden arropa, ikasle-gelako atea, kartelak, pegatinak, kontseiluko ordenagailuko disko gogorra, hainbat ordenagailu eroangarri, pankartak zein bestelako materiala eroan", Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak komunikatu baten bidez salatu duenez. Gaur gertatukoa "aspalditik datorren eraso errepresibo gisara" ulertzen du IAk; ikasle abertzaleek berbetan, "azken urteetan eta bereziki hilabete hauetan ertzaintzaren zein kalez jantzitako polizien presentzia itogarria baita Gasteizko campusean".

  Politika  Leioa 2017-03-16 18:51

Iruñean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi diete, Leioako campusean

Iruñean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi diete, Leioako campusean

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrei babesa adierazi diete gur hainbat ikaslek, Leioako campusean; goizeko 10:15ean, Mikel Laboa plazan egin dute kontzentrazioa.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 18:46

EHUk "irmoki" arbuiatu ditu "errepikatzen ari diren erasoak"

Euskal Herriko Unibertsitateak zabaldutakoaren arabera, gaur goizean, 10:30ak inguruan, burua estalita zeukaten hamar bat lagun sartu dira Arabako campuseko Letren Fakultatean eta hainbat kalte egin dituzte: "kamerak hautsi, ate nagusietako baten kristala apurtu eta fakultateko ahots- eta datu-sarea hondatu, eta bertan zeuden langileak eta ikasleak izutu dituzte". Errektorego-taldeak "irmoki" arbuiatu ditu "errepikatzen ari diren euskal unibertsitate publikoaren aurkako eraso hauek" eta unibertsitateko kide denei dei egin die kontzentrazioa egitera bihar, martxoak 17, barikua, eguerdiko 12:00etan, Arabako campuseko Letren Fakultatean. Leioako Udalak ere gaitzespen-oharra plazaratu du.

  Politika  Leioa 2017-03-15 18:14

Iruñean atxilotutako gazteak askatzea eskatuko dute bihar, Leioako campusean

Iruñean atxilotutako gazteak askatzea eskatuko dute bihar, Leioako campusean

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrak askatzea eskatuko dute, Leioako campusean, bihar, martxoaren 16an. Ikasle-mugimenduak goizeko 10:15ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-15 13:22

Martxoaren 23ko grebara deitzeko manifestazioa egingo du astelehenean IAk

Martxoaren 23ko grebara deitzeko manifestazioa egingo du astelehenean IAk

"Sistemari aurre egin! Herri-unibertsitatea eraiki" goiburuaren pean, ikasleak grebara deitu ditu Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, martxoaren 23an. Hala, astelehenean, martxoak 20, horretara deitzeko manifestazioa egingo dute, Leioako campusean; 12:30ean abiatuko dira, Mikel Laboa plazatik.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-15 13:03

Ekintzaren egileek "barkamena" eskatu diete kalteren bat jaso duten langileei eta ikasleei

Ekintzaren egileek "barkamena" eskatu diete kalteren bat jaso duten langileei eta ikasleei

Atzo Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultatean gertatutakoari buruzko ohar bat jaso du Leioatik! Leioako campuseko ikasle-proiektu komunikatiboak. Bertan aipatzen denez, "petardo bat eta ke-pote bat" baino ez zituzten bota; "izan ere, suaren alarmak aktibatzea zen helburua, ikasleen atentzioa deitu eta martxoaren 23ko greba-deialdia zabaltzeko". Gaineratu dutenez, "ekimenak ez zuen pertsonen aurka egiteko inolako helbururik". Hala, "elkartasuna" adierazi eta "barkamena" eskatu diete kalteren bat jaso duten langileei eta ikasleei.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-15 10:48

Leioako campusean gailu su-eragile bategaz egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur

Leioako campusean gailu su-eragile bategaz egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) agiri baten bitartez azaldu duenez, ezezagun batzuek Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultateko dekanotzari "eraso" egin zioten atzo, martxoaren 14an, Leioako campusean. Ondorioz, langile bat artatu behar izan zuten, EHUk gaineratu duenez. Unibertsitateak gogor gaitzetsi du "erasoa" eta elkarretaratzera deitu du gaurko (martxoak 15), fakultate ondoko Mikel Laboa plazan, 13:00etatik aurrera.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-15 10:05

Ikertzaileen duintasunaren aldeko kontzentrazioa gaur, Leioako campusean

Ikertzaileen duintasunaren aldeko kontzentrazioa gaur, Leioako campusean

Doktoregaien kontratuetan egindako aldaketaren aurrean, kontzentrazioa egingo dute, Leioako campusean, gaur, martxoaren 15ean. Euskal Herriko Aurre-doktoreen Asanbladak 11:30ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan; ostean, errektoretzara joango dira.

  Kultura  Leioa 2017-03-11 12:00

Leioako Irakurle Kluba batuko da eguaztenean, Jane Austen-en liburu bategaz

Ana Isabel Morales itzultzaile leioaztarrak parte hartuko du datorren eguaztenean, martxoak 15, Leioako Irakurle Klubean. Saioa 19:30ean izango da, Kultur Leioako liburutegiko hemerotekan. "Harrotasuna eta aurrejuzguak" liburuaren gainean berba egingo dute egun horretan.

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-10 18:35

EHUko errektoreagaz batzartu da gaur EH Bildu

EHUko errektoreagaz batzartu da gaur EH Bildu

EH Bilduk gizarte-eragile nagusiakaz partekatuko ditu aurrekontuei buruzko proposamenak; euren ekarpenak eta iritziak jaso gura ditu koalizioak. Hala, EHUko errektoreagaz hasi du gaur bilera erronda: Maddalen Iriarte, Miren Larrion eta Leire Pinedo EH Bilduko ordezkariak Nekane Balluerka EHUko errektoreagaz eta Lorea Bilbao gerenteagaz batzartu dira, Eusko Legebiltzarrean. Alde biak kezkatuta agertu dira "unibertsitate publikoaren finantziazio eskasagaz".

  Kultura  Leioa 2017-03-10 18:23

Aritz Muguerzak irabazi du berriro Mendibile Jauregiko horma-irudien lehiaketa

Aritz Muguerzak irabazi du berriro Mendibile Jauregiko horma-irudien lehiaketa

Berriro ere Aritz Muguerza artista deustuarrak irabazi du Leioako Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketako. Oraingo honetan, "Bizkaiko urre koloreko sekretua" izeneko lana aurkeztu du. Iaz, sariketaren bigarren edizioan, "Mahatsa bizirik" horma-irudiaz proposatu zuen. Muguerzak 3.000 euroko saria lortu du; murala hurrengo egunetan margotuko du, apirilaren lehen astean amaituta egon dadin.
  Kultura  Leioa 2017-03-10 12:12

Antzerki familiarra domekan, Kultur Leioan

Antzerki familiarra domekan, Kultur Leioan

Ganso & Cia konpainiak "Kaput" antzezlana taularatuko du, Kultur Leioako entzungelan, domekan, martxoak 12an. Hitzordua arrastiko 06:00etan ipini dute, eta sarrerak 2,50 eta 5 euro artean egongo dira salgai. Obrak ez dauka testurik.

Nabarmenak

Zorion agurrak