Kirolak  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-02-15 11:15

Euskadiko waterpolo-jokalari gaztetxoak Sakonetan eta Faduran trebatuko dira

Euskadiko waterpolo-jokalari gaztetxoak Sakonetan eta Faduran trebatuko dira

Datorren zapatuan, otsailak 18, Leioako Sakoneta eta Algortako Fadura kiroldegietan egingo dituzte teknifikazio-saioak Euskadiko selekzioaren haur-kategoriako waterpolo-jokalariek. Ekimena Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatu du, 2003 eta 2005 bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago, eta bere helburua da lurraldekako Espainiako Waterpolo Txapelketa prestatzea.

  Jendartea  Leioa 2017-02-08 12:05

Leioako Elkarrizketa eta Elkarbizitzarako Mahaiak urteko lehenengo bilera egingo du astelehenean

Leioako Elkarrizketa eta Elkarbizitzarako Mahaiak urteko lehenengo bilera egingo du astelehenean

Leioako Elkarrizketa eta Elkarbizitzarako Mahaiak astelehenean, otsailak 13, egingo du 2017ko lehenengo bilera; 2009an sortutako partaidetza-foroa 19:00etatik 20:30era elkartuko da, Kultur Leioako erakusketa-aretoan. Udal-iturriek nabarmendu dutenez, edozein leioaztarrek parte har dezake horretan, 946 072 576 telefono zenbakira deituta eta Mahaiaren datu-basean izena emanda. Hortik aurrera, deialdia bidaliko zaio, eta parte hartu ahal izango du.

  Jendartea  Leioa 2017-02-03 16:10

Tranbiaren ideiak herria bitan zatitu du

Tranbiaren ideiak herria bitan zatitu du

Oraindino udalerrian tranbia martxan jartzeko proiektua geldirik badago ere, horren aldeko zein kontrako taldeak sortu dira.

  Kultura  Leioa 2017-02-03 11:10

Iñaki Ziarrusta: "Egunero jasaten dugun biolentzia subliminala da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Iñaki Ziarrusta: "Egunero jasaten dugun biolentzia subliminala da"

Iñaki Ziarrusta Hernaez antzerkilari bilbotarra da ATX Teatroa konpainiaren sortzailea eta "Fakiu" antzezlanaren zuzendaria. Azken lan horren gainean berba egin digu.

  Kirolak  Leioa 2017-02-02 12:00

Ehunka umek parte hartuko dute Leioako Xake Txapelketan

Ehunka umek parte hartuko dute Leioako Xake Txapelketan

Domeka honetan, otsailak 5, Bizkaiko Banakako Xake Txapelketako bigarren txanda jokatuko da, Leioako Sakoneta Kiroldegiko frontoian. Txapelketa hori Altzaga Xake Kirol Elkarteak antolatu du, Bizkaiko Xake Federazioarekin batera. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, lurralde osoko 450 bat neska-mutilek parte hartuko dute, benjaminen, kimuen eta haurren kategorietan. Txapelketa 08:00etan hasiko da eta 15:00etan amaitu.

  Jendartea  Leioa 2017-02-01 12:23

Leioako Aldapa kaleko zuhaitzak mozten dabiltza

Leioako Aldapa kaleko zuhaitzak mozten dabiltza

Leioako Udaleko Lorezaintza Saila mozten dabil Aldapa kaleko alde batean (7 eta 23 zenbakien artean) dauden zuhaitzak. Agintari leioaztarrek diotenez, "erabakia hartu da lurrazpiko saneamendu-sarean eragiten ari diren kalteak ikusita". Horrez gainera, espaloia altxatzen zebiltzan sustraiek, eta "bertoko bizilagunen artean ere kexak sortu dira zuhaitzen altueragatik.

  Kultura  Leioa 2017-01-31 17:36

Bihar hasiko da Kultur Maratila

Bihar hasiko da Kultur Maratila

Kultur Maratila zikloa antolatu dute seigarren urtez Leioako Udalak eta Artedramak. Bost eguneko iraupena edukiko du, otsailaren 1tik 5era arte, eta bertan sei ikuskizun egongo dira: antzerki-ikuskizun bi, hiru musika-kontzertu eta dantza-ikuskizun bat. Hala, bihar, eguaztena, Udane Juaristiren erakusketaren aurkezpenagaz batera emango du kontzertua Iban Urizar musikariak; "Amorante" diskoaren abestiak eskainiko ditu. Saioa 20:00etan izango da, Kultur Leioako erakusketa-gelan; sarrera, doan.

  Kirolak  Leioa 2017-01-31 16:00

Leioako sei waterpolo-jokalarik egingo diote aurre Portugali

Leioako sei waterpolo-jokalarik egingo diote aurre Portugali

Jon Lopezek eta Imanol Maizak zuzendutako Hego Euskal Herriko waterpolo-selekzioak portugaldarren kontra jokatuko du datorren martxoaren 18an, Oporton. Konbinatuan, Leioa Igeriketa Taldeko sei jokalari izango dira: Vanesa Freire, Leire Sarasola, Ane eta Marta Jaime, Ane García eta Uxue Hernández.

  Politika  Leioa 2017-01-30 12:00

Leioako campusean Torturaren Aurkako Eguna egiteko bilera irekira deitu du PRESTek

Leioako campusean Torturaren Aurkako Eguna egiteko bilera irekira deitu du PRESTek

Torturaren Aurkako Eguna antolatzeko asmoz, bilera irekia egingo du eguazten honetan, otsailak 1, PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak. Hitzordua 13:00etan jarri dute, Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateko Gune Askean.

  Gazteok  Leioa 2017-01-30 10:13

Leioaztarrak izateaz "harro" daude bertoko gazteak

Partekatu proiektuaren bidez, gazte leioaztarren parte-hartzearen inguruko diagnostiko "informala" egin gura izan du Udalak. "Leioako komunitateagaz identifikatzen diren, egitekotan zelan egiten duten, eta herria zelan sentitzen duten" ziren helburu nagusiak, Joxe Belmonte Hezkuntza eta Partaidetza teknikariak azaldu duenez. Ikerketa-lan hori egiteko, Etorkintza fundazioagaz elkarlanean jardun dira agintari leioaztarrak; aipatutako elkartea arduratu da neska-mutilakaz harremanetan ipintzeko bide egokiak topatzeaz. Bestalde, Buffalo Produkzioak taldeko kideek grabazioak eta bideoen muntaketa egin dituzte.

  Hezkuntza  Leioa 2017-01-26 11:25

Bake-kultura sustatzeko ipuin-kontaketak hasi dituzte, Leioan

Bake-kultura sustatzeko ipuin-kontaketak hasi dituzte, Leioan

Leioako Udalak eta Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak (GEUZ) abenduan hasi zituzten Hitzaren Zuhaitza izeneko egitasmoko saioak. Hala, bariku honetan, urtarrilak 27, beste emanaldi bi eskainiko dituzte, Altzaga ikastolan. Josu Esnaolak eta Koro Gonzalezek kontatuko dizkiete ipuinak bertoko eskola-umeei, 10:15ean eta 11:30ean.

  Kultura  Leioa 2017-01-26 10:52

Bihar ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute Barikuetan Jai

Bihar ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute Barikuetan Jai

Bariku honetan, urtarrilak 27, 17:30etik aurrera, sormena landuko dute, baliabide naturalak erabilita, Barikuetan Jai egitasmoan parte hartzen duten sendiek. Biharko saioa ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute, eguraldi-aurreikuspen txarra dela eta.

  Kultura  Leioa 2017-01-25 10:48

Dantza, zirkua eta musika bat eginda, Kultur Leioan

Dantza, zirkua eta musika bat eginda, Kultur Leioan

Bariku honetan, urtarrilak 27, AIREnoAR (airea airean) dantza-konpainia galiziar gazteak bere azken lana eskainiko du, Kultur Leioako entzungelan. Hitzordua 20:30ean jarri dute; sarrerak 5-10 euroan daude salgai.

  Jendartea  Leioa 2017-01-25 10:15

Gaztelueta Ikastetxeak sexu-erasoen salaketa ukatzera "bultzatu" ditu ikasle eta irakasleak

ARGIA.EUS

Gaztelueta Ikastetxeak sexu-erasoen salaketa ukatzera "bultzatu" ditu ikasle eta irakasleak

Leioako Gazteluetako ikasle batek irakasle bat salatu zuen 2015ean, sexu erasoak egitea leporatuta. "El Diario" egunkariak argitaratu duenez, ikastetxeak 25 ikasle eta irakasle "bultzatu" zituen salaketa ukatzen duen dokumentu bat sinatzera. Ikaskide batek, ostera, arrazoia eman dio biktimari.

  Jendartea  Leioa 2017-01-24 15:00

Bizkaiko Lurralde Auzitegian epaituko dute Gazteluetako irakasle ohia

Bizkaiko Lurralde Auzitegian epaituko dute Gazteluetako irakasle ohia

Bizkaiko Lurralde Auzitegian epaituko dute ikasle bati sexu-abusuak egitea egotzitako Leioako Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia. Halaber, Opus Deiko ikastetxeko hezkuntza-zentroko maisua zenari, 40.000 euroko fidantza ezarri dio Getxoko Lehen Instantzia eta Instrukzioko 5. epaitegiko buruak, Emilio Lamo de Espinosak; azken urtebetean bera arduratu da auzi honen instrukzioaz.

  Kirolak  Leioa 2017-01-24 10:00

Euskal Herriko Waterpolo Kopa barik geratu da Askartza

Euskal Herriko Waterpolo Kopa barik geratu da Askartza

Euskal Herriko Waterpolo Koparen lauko finalak jokatu ziren pasa den zapatuan, Iruñean. Bertan, Askartzako emakumezkoen taldea zen Uribe Kostako ordezkari bakarra. Leioaztarrak iazko txapeldunak dira, baina aurten ez dute balentria hori errepikatzerik izan.

  Jendartea  Leioa 2017-01-23 11:36

Leioandin 96 BOE banatzen hasi da Visesa

Leioandin eraikitako babes ofizialeko 96 etxebizitza banatzen hasi da Visesa, Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak jakinarazi duenez. Denera, saltzeko 304 BOE altxatu dituzte, eta alokairurako beste 101 etxebizitza sozial egiten dabiltza.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Sopela 2017-01-20 12:53

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Eskualdeko txirrindularitza-taldeetako kirolariek hainbat podium lortu zituzten Espainiako Ziklokros Txapelketan, urte hasieran, Valentzian (Herrialde Katalanak). Elite mailan, Alicia Gonzálezentzat (Lointek) izan zen urrezkoa, bere 23 urtez azpiko mailako azken urtean.

  Gazteok  Leioa 2017-01-20 12:35

Inurritegia prozesua aurkeztuko dute gaur, Leioan

Inurritegia prozesua aurkeztuko dute gaur, Leioan

Ernai gazte erakundeak Inurritegia prozesua abiatu zuen pasa den urrian, Gernikan, jaio eta lau urtera apirilean egingo duen bigarren kongresuari begira. Bide horretan, aurkezpenak egiten dabiltza herriz herri. Gaur, barikua, Leioako Kurkudi Herriko Tabernan egingo dute, 20:00etatik aurrera.

  Kirolak  Leioa 2017-01-20 12:30

Askartzak jokatuko du bihar Euskal Herriko Waterpolo Koparen finala

Askartzak jokatuko du bihar Euskal Herriko Waterpolo Koparen finala

Euskal Herriko Waterpolo Koparen lauko finalak jokatuko dira bihar, zapatuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren igerilekuetan, Iruñean. Uribe Kostatik Claret Askartzako emakumezkoen taldea da sailkatu den bakarra; leioaztarrak iazko txapeldunak izateaz gainera aurtengo kopa altxatzeko faboritoen artekoak ere badira.

Nabarmenak

Zorion agurrak