Armintzako istripua lan-ezbeharra izan zela salatu du ELA sindikatuak

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 9a, 15:20
Armintzako portua.

Joan den zapatuan, hilak 5, Armintzako portutik behera eroritako gizonezkoa "lan istripu" baten ondorioz hil zela salatu du ELA sindikatuak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 58 urteko mungiarra Bidezain S.L. enpresako langilea zen. Errepideak garbitzen zituen, eta maniobrak egiten ari zela erori zen uretara, bere lanaldia amaitutakoan.

Ezbeharra zapatuan jazo zen, 15:35ak aldera. 58 urteko mungiar batek atzeraka egin zuen furgonetagaz, Armintzako portuan, eta itsasora erori zen.

ELA sindikatuak elkartasuna adierazi die hildakoaren senide eta lagunei, eta elkarretaratzea deitu du biharko, eguena, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hirugaz batera, Bidezain S.L. enpresaren egoitzaren parean, Getxon.

ELAren arabera, 2016an 12 behargin hil dira daborduko Hego Euskal Herrian lanean ari zirela.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun