Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak Arabara doaz domekan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 6a, 18:05
Lemoizko Etzandarri euskal mendi-taldeko hainbat gaztetxo, pasa den hilabetean, Bedartzaundiko tontorrean. © ETZANDARRI

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako. Interesdunek 688 602 121 telefonora deitu dezakete izena-emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Arabako Zuia herriko Aperregi auzora heltzeko. Bertatik igoko dira Oro Haitzetako Atxabal gainera, 888 metrotara igota. Buelta 17:00etan egingo dute.

Umeak eta nagusiak dute inskribatzeko aukera, baina Etzandarritik gogora ekarri dutenez, Izena-eman aurretik komeni da arauak ondo irakurtzea:

  • Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da, euskara hutsean arituko baikara irteera osoan.
  • Printzipioz, 6 plaza daude, hala ere, gehitu ahalko dira apuntatzen diren guraso euskaldunen arabera.
  • Plazak mugatuak direnez, umeak aurretik apuntatu behar dituzue, irteera  ondo prestatzeko.
  • Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar zarete eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
  • Umeak apuntatzen diren ordenan beteko dira dauzkagun plazak.
  • Eguraldi txarra eginez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Umeek eroan beharrekoak

  • Bere “alzadorea”  kotxerako (guk badauzkagu batzuk).
  • Motxilatxo bat bere janariagaz, forru bat eta zira edo txamarra bat.
  • Poltsa bat zapatila pare bategaz eta aldatzeko arropagaz bueltarako.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun