Andrakako Trinidade jaiak hasiko dira gaur

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 11:20

Jai usaina dario daborduko Lemoizi. Izan ere, gaur, hilaren 20an, Andraka auzoko Trinidade jaiei emango diete hasiera. Arrastiko 08:30ean jaurtiko dute txupina, trikitiagaz lagunduta. Ondoren, 21:00etan bertsoafaria egingo dute Andraka sagardotegian Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze kantariakaz, 28 euroren truke. Horretarako, aldez aurretik eman behar da izena (946 879 394).

Bihar, zapatuan, mus txapelketa jokatuko dute, 16:00etatik aurrera. Ordubete beranduago, Gorritik bere abereak erakutsiko ditu eta 19:30ean "Los Minions" filmea proiektatuko dute Andrakako plazako kontsultorioan.

Azkenik, domekan, Trinidaderen eta auzoko hildakoen omenezko meza egingo dute, 12:00etan. Ondoren, auzora hurbildutakoentzako hamaiketakoa egingo dute, 13:00etan, trikitiagaz lagunduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun