Kultura  Lemoiz 2016-07-11 10:50

Txapel Reggae, musika buruan!

Aurton ere, musika jamaikarra ardatz duen jaialdia hartuko dute Armintzako Karmengo jaiek. Festok nahiko ezagunak dira Euskal Herrian, Txapel Reggae jaialdia dela-eta; halere, badituzte adin guztientzako beste hamaika aukera ere. Uztailaren 13an emango diete hasiera karmenei, 18:30ean, txupinaren jaurtiketagaz. Ondoren, triatloia eta langostino-jana dituzte aukeran herritarrek. Azkenik, lehenengo egunari amaiera emateko, musika egongo da txosna ingurua alaitzeko. Hurrengo egunetan, Lemoizeko kostaldeko auzo horretara hurbiltzen diren guztientzako makina bat ekitaldi egongo da, berbarako umeentzako puzgarriak, pintxo-lehiaketa, gastronomia-txapelketak, dantzaldiak, poteoak, eta auzotarrentzako txapelketak.

Bizkaiko reggaeren hiriburu bihurtuko da aurton ere Armintza, uztailaren 16an. Aurtengo Txapel Reggae jaialdiak gurera ekarriko ditu munduan ezagunak diren artistak, esate baterako Johnny Clarke jamaikar entzutetsua. Beragaz batera, Channel One Sound System bikotea, Red, Gold & Green, eta Payoh Soul Rebel taldeek ere joko dute. Horiez gainera, bertoko taldeek ere lekua izango dute, berbarako: Dock Boys Crew-k eta Guda Dantzak. 

Egitaraua:

Uztailak 13, eguaztena

  • 18:30 Txupin-jaurtiketa, eta jaien hasiera.
  • 19:00 XI. Triatloi herrikoia.
  • 20:30 Langostino-jana, txosnan.
  • 22:00 Musika-kutxa.
  • 23:00 Musika, txosnan.

 

Uztailak 14, eguena

  • 12:00    Umeentzako jolasak, txosnan.
  • 16:30 Ur-jolasak, txalupen lasterketa, eta zintak.
  • 19:00 Zirku-tailerra, herriko plazan.
  • 20:00 Txitxi-burruntzia, txosnan.
  • 21:00 Bertso-triki-poteoa, tabernaz taberna; Txosnan hasi, eta bertan amaituko da ibilbidea.
  • 23:00 4 hare ale taldearen kontzertua.
  • 02:00 DJ Brim.

 

Uztailak 15, barikua

  • 12:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 12:30 Tabernen arteko V. Pintxo Lehiaketa Mundiala.
  • 16:30 Umeentzako puzgarriak.
  • 17:30 Tortilla txapelketa (14:00-15:00: izen-ematea, txosnan; 17:30: aurkezpena, eta 22:00: sari-banaketa).
  • 20:00 Sardina-jana, txosnan.
  • 22:00 XII. Matxakao lehiaketa, tabernetan.
  • 22:30 Dantzaldia, Urrats erromeriagaz.
  • 01:00 Patatadantza.

 

Uztailak 16, zapatua

  • 12:30 Rasta-poteoa, Batukale perkusio-taldeak lagunduta.
  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa.
  • 16:00 Ragga Cuping skate jaia, skate-parkean.
  • Han, Chamae Dub Stage gunea egongo da, Sound System hauek lagunduta: Thunder Clap, King Burning, Eztandub eta Glamity Sound.
  • 17:30 Karmengo Amabirjinaren omenezko meza. Ondoren, itsasora prozesioa, txistulariakaz, eta jarraian, kukaña.
  • 20:00 Sardina-jana, txosnan.
  • 22:00 Armintzako Txapel Reggae jaialdia:

- Johny Clarke (Jamaika)
- Channel One (Erresuma Batua)
- Red, Gold & Green meets Payoh Soul Rebel (Valentzia)
- Dock Boys Crew (EH)
- Guda Dantza (EH)

 

Uztailak 17, domekan

  • 13:30 Bizirik dirautenakaz poteoa.
  • 19:00 Zumba-festa, agerlekuan.
  • 20:30 Play-back txapelketa, sari-banaketa, eta otarrainaren zozketa.

 

2016/07/13

Armintza Lemoiz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa