Bihar, zapatua, izango da hain ezaguna den Txapelreggae jaialdia Armintzan, Karmen jaien barruan egiten dena. Ostera, karmenak eguaztenean abiatu zituzten: jaiak hasteko nahikoa da txupina botatzea, pregoirik ez dute behar armintzarrek. Gero, herri-triatloia egin zuten, txikiena zein nagusiena; jai-batzordeak antolatzen du urtero, baina aurten Lemoizko Gure Esku Dagoren laguntza izan dute, sarietarako ere bai.
Ahalegina egin zutenentzat zein ez zutenentzat ere, langostinoak banatu zituzten gero. Atzo, eguena, ur-jolasetan gozatzeko aukera egon zen... eta hori guztiori duzue bideo honetan!
Eta biharko reggae-jaialdiaz eta jaien amaierako ekitaldien berri, beheko loturan.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun