Kirolak  Lemoiz 2016-09-14 10:47

Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak txangoan doaz domekan

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako, irailak 18. Interesdunek 688 602 121 (Marian) telefono-zenbakira deitu dezakete izena emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean. Elorriotik hurbil dauden Besaide (555 metro) eta Artadi (505 metro) gainetara igoko dira. Buelta 17:00etan egingo dute.

Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak txangoan doaz domekan
Lemoizko Etzandarri euskal mendi-taldeko hainbat gaztetxo, pasa den hilabetean, Bedartzaundiko tontorrean. © ETZANDARRI | Ikusi handiago | Argazki originala
Umeak eta nagusiak dute inskribatzeko aukera, baina Etzandarritik gogora ekarri dutenez, Izena-eman aurretik komeni da arauak ondo irakurtzea:
 
  • Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da euskara hutsean arituko baikara irteera osoan.
  • Printzipioz, 6 toki daude; hala ere, handitu ahalko dira apuntatzen diren guraso euskaldunen arabera.
  • Tokiak mugatuak direnez, umeak aurretik apuntatu behar dituzue, irteera ondo prestatzeko.
  • Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar duzue eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
  • Umeak apuntatzen diren hurrenkeran beteko dira dauzkagun tokiak.
  • Irteerak doakoak dira.

Umeek eroan behar dutena

  • Bere "alzadorea" kotxerako (guk badauzkagu batzuk).
  • Motxilatxo bat bere janariarekin, forru bat eta zira edo txamarra bat.
  • Mendiko botak.
  • Poltsa bat zapatila pare batekin eta aldatzeko arroparekin bueltarako.

Oharrak

  • Eguraldi txarra egiten badu, irteera bertan behera geldituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa