Jendartea  Lemoiz 2016-10-06 16:04

Udaletxea izan zen eraikinaren teilatua konponduko dute

Lemoizeko Urizar auzoan dagoen eta udaletxea izan zen eraikinaren teilatua aldatzeko obra egingo dute. Horretarako diru-laguntza ematea onartu baitu Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak. Lan horiek egin ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak 14496,45 euro (BEZ barne) ematea aurreikusi du, Lemoizko Udalak bere webgunean jakinarazi duenez. Oraindino ere, Udalak ez du zehaztu noiz hasiko diren teilatua zaharberritzeko lan horiek egiten, "obren adjudikazioa eginda dago eta ahalik eta arinen hasiko dira", azaldu dute.

Udaletxea izan zen eraikinaren teilatua konponduko dute
Guar egungo udaletxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa