Kirolak  Lemoiz 2016-10-14 16:11

Lemoiz, Euskal Bodyboard Zirkuituaren zain

Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) antolatutako Euskal Bodyboard Zirkuituak Lemoizko Basorda kalan izango du bere laugarren eta azken etapa, Lemoizko zentral nuklearraren aurrean. Zapatu honetan, urriak 15, hasiko da eguraldi  eta olatu egokien itxarote-aldia; behar izanez gero, epea azaroaren 20ra arte luzatuko da.

Lemoiz, Euskal Bodyboard Zirkuituaren zain
Alex Odriozola Euskal Bodyboard Zirkuituko txapeldun nagusia artxiboko irudian. BALEIKE | Ikusi handiago | Argazki originala

Denbora-tarte horretan, zirkuituko azken proba egingo ez balitz, sailkapen orokorrak gaur egun dauden legez geratuko lirateke. Dena den, kategoria nagusian zein gazte-mailan horrek ez luke eragingo, surflari bakoitzaren hiru emaitzarik onenak hartzen direlako kontuan. Hala, Lemoizko olatuetan erakustaldia eman ala ez, Alex Odriozola zumaiarrarentzat izango da Euskal Bodyboard Zirkuituaren txapela. Izan ere, Donostian, Sopelan eta Zumaian irabazteagatik metatutako 3.000 puntuek matematikoki txapeldun bihurtu dute daborduko. 18 urte azpiko kategorian ere, garrantzirik ez dauka zentraleko olatua hoberen nork hartuko duen. Unai Zubizarreta oriotarra txapeldun berria da; Donostian eta Zumaian irabazi zuelako, eta 2.730 puntu lortu dituelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa