Kultura  Lemoiz 2016-11-18 13:17

Aritza Bergarak liburu berria aurkeztuko du gaur Armintzan

Armintzan bizi den Aritza Bergara sestaoarrak bere liburu berria aurkeztuko du azaroaren 18an. "Lagrimas de fuego" izeneko lanaren nondik norakoen berri Armintzako Kaia tabernan emango du. Horretarako hitzordua arrastiko 07:30ean ipini du. Hurrengo egunean, ostera, Sestaon aurkeztuko du liburua, La Iberia kaleko Gaztelekuan, arrastiko 06:30ean.

Bergara idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzailea eta bultzatzailea da. Zugarramurdi euskal musika tresnen eta Albokale albokarien bandaren sortzaile eta parte-hartzailea izan da, besteak beste. Gainera, mitologiaren eta musikaren inguruko ekimen askotan parte hartu du; udako eta neguko solstizioen inguruan, mitologiaren gainean edo euskal soinu-tresnen inguruko ehunka berbaldi eman ditu. Ezin aipatu barik utzi idatzi dituen hainbat liburu: "Mitologika" bilduma, "Bajo la Sotana" eta "Olas Negras", berbarako. Azken hori iaz argitaratu zuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa