Inguruko mendietara txangoa egingo dute domekan Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 15a, 11:48
Lemoizko Etzandarri euskal mendi-taldeko hainbat gaztetxo, pasa den hilabetean, Bedartzaundiko tontorrean. © ETZANDARRI

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako, abenduak 18. Interesdunek 688 602 121 (Marian) telefono-zenbakira deitu dezakete izena emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 10:00etan. Hala, Etzandarri (209 metro) eta Ermua (292 metro) mendiak zeharkatuko dituzte, Armintzatik hasita. Buelta 15:00etan egingo dute.

Halaber, antolatzaileek jakinarazi dutenez, daborduko prest dute 2017ko irteeren egutegia, baita eskuko eta paretako egutegiak ere.

2017ko egutegia

  • Urtarrilak 8, Atxarte-Urkiola.
  • Otsailak 12: Ganeran (823 metro).
  • Martxoak 12: Andutz (612 metro) Itziarretik.
  • Apirilak 2: Andasto (822 metro) Arrazolatik.
  • Maiatzak 7: Lekanda (1.309 metro) Pagomakurretik.
  • Ekainak 11: Gorbeia (1.482 metro) Pagomakurretik.
  • Irailak 3: Artaungan (905 metro) Artaunetik.
  • Urriak 8: Ganekogorta (999 metro) Santa Luziatik.
  • Azaroak 5: Orixol (1.132 metro) Oletatik.
  • Abenduak 17: Apuko (561 metro) Kurutzetatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun