Kultura  Lemoiz 2017-01-13 13:28

Euskara ikasteko tailerra antolatu du Lemoizko Udalak

Euskara ikasteko zein euskara-maila hobetzeko ikastaroak antolatu ditu Lemoizko Udalak. Eskola horiek gurasoentzat dira, "seme-alabakaz euskaraz berba egin ahal izateko", besteak beste. Interesa dutenek Sopelako udal euskaltegian eman dezakete izena, hilaren 26a baino lehen. Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa da.

Euskara ikasteko tailerra antolatu du Lemoizko Udalak
Lemoizko Udalak antolatu du ikastaroa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Izena emateko Sopelako udal euskaltegira jo beharra dago, hilaren 26a baino lehen, 08:00etatik 15:00etara arteko ordutegian. Bestela, helbide elektroniko bidez ere egin daiteke izen-ematea.

Eskolak otsailaren 2an hasiko dira, Urizarreko gelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa