Kirolak  Lemoiz 2016-04-06 18:05

Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak Arabara doaz domekan

Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak Arabara doaz domekan

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako. Interesdunek 688 602 121 telefonora deitu dezakete izena-emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Arabako Zuia herriko Aperregi auzora heltzeko. Bertatik igoko dira Oro Haitzetako Atxabal gainera, 888 metrotara igota. Buelta 17:00etan egingo dute.

  Kirolak  Lemoiz 2016-03-22 17:10

Patinaje-ikastaroa emango dute Lemoizen

Lemoizko Udalak patinaje-ikastaroa eskainiko du apiril eta ekaina bitartean, Urizarreko frontoian. Interesdunak hurreratu ahal izango dira martitzenetan, astero ordu batez, 19:00etatik 20:00etara. Irristaketa-ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da, gaur Udalak jakinarazi duenez.

  Iritzia 2016-03-15 00:18

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabakiaren aroa da eta bide horretan Euskal Herriko hainbat herritan herri kontsultak antolatzen ari dira. Etxarri eta Arrankudiagak 2014an egindakoari jarraituz, aurtengo udan Goierri eta Debagoienako herrietan, Aramaion, Azpeitian, Bakaikun, Diman eta Ispasterren erabakitzeko eskubidearen inguruko herri kontsultak egingo dituzte. Uribe Kostako herri batzuek gauza bera egingo dute datorren urteko udaberrian eta Lemoizen ere horretaz pentsatzen ari gara.

  Kultura 2016-03-13 12:05

Hitzaldi/argazki emanaldia eta poteoa

Erabiltzailearen aurpegia koixieuskera

Hitzaldi/argazki emanaldia eta poteoa

Aspaldiko partez hitzaldi/argazki emanaldia izango dugu datorren barikuan. Bego eta Enriquek orain dela urte batzuk munduari bira emanez bizi izan zituztenak kontatuko dizkigute. Ekitaldia Armintzako kultur etxean izango da arratsaldeko 7.30ean. Amaieran solasean jarraitzeko aukera izango dugu tabernaz taberna. Animatu zaitezte!

Mendi irteera Etzandarri Euskal Mendi Taldearekin

2016/03/13 09:30

Armintzako kultur etxea | Lemoiz

Lemoizko ETZANDARRI Euskal Mendi Taldeak igande honetan, martxoak 13, mendi irteera antolatu du, eta gurasolagunentzako gonbita egin digute. Animatzen zaretenok, deitu telefono honetara: 688602121 (Marian)

  Jendartea  Lemoiz 2016-03-09 17:30

Armintzan hildakoaren senideek ez dute uste istripua lan-ezbeharra izan zenik

Armintzan hildakoaren senideek ez dute uste istripua lan-ezbeharra izan zenik

Joan den zapatuan Armintzako portuan hildako langilearen familiak zalantzan jarri du ezbeharra "lan istripu" baten ondorioa izatea, ELAk ohar baten bidez salatu duenaren kontra. Halaber, sindikatuak biharko, eguena, deitutako elkarretaratzearen kontra agertu eta euren baimenik ez dutela jakinarazi dute sendiek, "El Mundo" egunkariak zabaldu duenez. Familiak, halaber, jakinarazi du oraindik ez dagoela informazio forentserik argitzeko zein izan zen euren senidearen heriotzaren zergatia. Halaber, ezbeharra lan-istripu bat izan zelaren "zalantza handiak" dituztela gaineratu dute.

  Jendartea  Lemoiz 2016-03-09 15:20

Armintzako istripua lan-ezbeharra izan zela salatu du ELA sindikatuak

Armintzako istripua lan-ezbeharra izan zela salatu du ELA sindikatuak

Joan den zapatuan, hilak 5, Armintzako portutik behera eroritako gizonezkoa "lan istripu" baten ondorioz hil zela salatu du ELA sindikatuak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 58 urteko mungiarra Bidezain S.L. enpresako langilea zen. Errepideak garbitzen zituen, eta maniobrak egiten ari zela erori zen uretara, bere lanaldia amaitutakoan.

  Jendartea  Lemoiz 2016-03-07 10:00

Gizonezko bat hil da Armintzan furgonetagaz portura erorita

Gizonezko bat hil da Armintzan furgonetagaz portura erorita

Gizonezko bat hil da Armintzan, furgonetagaz portura erorita, aparkatzeko maniobrak egiten ari zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra joan den zapatuan, hilak 5, jazo zen, 15:30ak aldera. Dirudienez, 58 urteko gizonezkoa Armintzako portuko arrapala batetik behera erori zen, aparkatzen zebilenean.

  Kirolak  Lemoiz 2016-03-01 21:22

Gaubekak binakako bigarren partida jokatuko du barikuan Mungian

Gaubekak binakako bigarren partida jokatuko du barikuan Mungian

Esteban Gaubeka Mendizabal "Oilar" armintzarrak barikuan jokatuko du Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiko bigarren partida, Ibai Perez sestaorragaz batera. Hitzordua 19:30ean izango da Mungiako udal pilotalekuan, eta bertan Dan Necol eta Xabier Ibargarai izango dituzte arerio.

  Kirolak  Lemoiz 2016-02-17 19:00

Munduko pala txapelketako finala jokatuko du Gaubekak zapatuan

Munduko pala txapelketako finala jokatuko du Gaubekak zapatuan

Datorren zapatuan, Bilboko Bizkaia pilotalekuak hartuko du norbanakoen munduko pala-txapelketako finala, 17:00etatik aurrera. Bertan, Esteban Gaubeka Mendizabal "Oilar" armintzarra ahaleginduko da Pablo Fustori txapela kentzen, bere erronka pertsonala gauzatzeko: munduko norbanako txapelketa Miribillan irabaztea. Buenos Airesekoak lau aldiz jarraian irabazi du txapelketa.

  Jendartea  Lemoiz 2016-02-09 17:20

Lemoizko zabortegia zabaldu dute berriro, hiri-hondakinak hartzeko

Lemoizko zabortegia zabaldu dute berriro, hiri-hondakinak hartzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak Jatako zabortegira bideratuko ditu Artigasekoak (Bilbo) jaso beharreko hiri hondakinak, behin-behineko neurri gisa, azken horren edukiontzia betetze mugara iritsi delako. Aldundiak jakinarazi duenez, astelehenean, hilak 8, hasi ziren zaborra Lemoizeko zabortegira eramaten, eta bederatzi hilabetez egongo da indarrean neurria, Bilboko zabortegian edukiontzi berria egiten duten bitartean.

  Jendartea  Lemoiz 2016-02-03 17:39

Peoi espezializatu bat behin-behinean kontratatuko du Lemoizko Udalak

Peoi espezializatu bat behin-behinean kontratatuko du Lemoizko Udalak

Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Behargintzagaz elkarlanean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Programa ipiniko du martxan. Hala, Udalak peoi espezializatu bat kontratatuko du, hiru hilabetez. Ekimena udalerrian langabezian dauden gizon-emakumeei zuzenduta dago. Hautabide-prozesuan sartu ahal izateko, Lanbiden izena emanda izatea beharrezkoa izango da, herri-lanetako peoi orokorra profilean, hain zuzen ere. Lanbideko curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero, Behargintzan edo Lanbideko edozein bulegotan egin daiteke etzira arte, hilaren 5era arte, egun hori barne.

  Politika  Lemoiz 2016-01-26 16:59

Zor publikoa kitatu eta ia 1.500.000 euroko aurrekontua onartu du Lemoizko Udalak

Zor publikoa kitatu eta ia 1.500.000 euroko aurrekontua onartu du Lemoizko Udalak

Lemoizko Udalak hasi berri den urterako aurrekontua onartu zuen 2015eko azkenengo osoko bilkuran. Udalak 1.405.948 euroko aurrekontua izango du aurten, EAJren botoei esker; hala, zor publikoa kitatu ostean, onbideratutako kontuak izango ditu Udalak ekitaldi berrirako. Azaldu dutenez, horri esker, gizarte-politiken aldeko apustuari eutsiko diote, murrizketarik gabe. Horren harira, Udalak auzokideen proposamenak kontuan hartu eta inbertsioaren alde joko dutela iragarri dute.

  Jendartea  Lemoiz 2015-12-14 13:07

Gazteei begirako berdintasun-politikak aztertuko dituzte martitzenean Armintzan

Gazteei begirako berdintasun-politikak aztertuko dituzte martitzenean Armintzan

Barrika bisitatu ostean, Armintzan egingo du hurrengo geldialdia Emakundek bultzatutako Berdintasunerako Gunearen autobusak, hilaren 15ean, martitzenean. Arrastiko 17:10etan inauguratuko du jardunaldia Estibalitz Anitua Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasunerako teknikariak. Ondoren, Helena Ortiz de Lejarazuk eskainiko du "Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak gazteentzat: Lemoizko kasua" izeneko berbaldia. Kuorum sareko soziologoa eta ikerlaria da Ortiz de Lejarazu. Hitzaldiaren ostean, bertaratutakoek eztabaidarako aukera izango dute, 17:50etik 18:30era.

  Kultura  Lemoiz 2015-11-30 13:05

Ekimen ugari antolatu dituzte Lemoizen Euskararen alde egiteko

Euskararen Eguna gogoan hartuko dute lemoiztarrek ere beste urte batez. Horretarako, hainbat ekimen antolatu dituzte egun horren atarian. Abenduaren 1ean, Armintzan bizi den Aritza Bergara sestaoarrak euskara eta euskal mitologiaren inguruko berbaldia emango du; hitzordua 19:00etan ipini dute, Armintzako kultur etxean. Hurrengo egunean, eguaztenagaz, Martinbertso ipuin-kontalariak saioa eskainiko du Urizarreko kultur etxean, 18:00etan. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean bertan, herritar guztiek eguna ospa dezaten disko-festa egongo da, eta txokolate beroa banatuko dute  Armintzako frontoian, 17:30ean. Abenduaren 5ean, Barry Barrez bakarrizketa eskainiko du Barry Manleyk 19:30ean, Armintzako kultur etxean.

  Kultura  Lemoiz 2015-10-13 11:00

Bizkaiko XIII. Sukalki Txapelketa izango da Armintzan zapatuan

Bizkaiko XIII. Sukalki Txapelketa izango da Armintzan zapatuan

Urtero legez, zapatu honetan, hilak 17, XIII. Sukalki Txapelketa hartuko du Armintzak, Bizkaiko sukalkirik onena izendatzeko. Hala, lurralde honetako sukalkia prestatzen duten sukaldaririk onenak espero dituzte Lemoizeko auzo horretan. Iazko edizioan 53 lapiko aurkeztu ziren, eta aurtengoan parte hartzeko 655 745 081 edo 652 719 376 telefono zenbakietara deitzea beharrezkoa izango da.

  Jendartea  Lemoiz 2015-09-24 11:00

Yoga egiteko ikastaroa eskainiko du Lemoizeko Udalak

Auzotarren egoera fisikoa eta mentala hobetu nahian, Lemoizeko Udalak yoga ikastaroa antolatu du beste urte batez. Parte hartzeko, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, kultur etxean bertan. Eskolak astelehen eta eguaztenetan izango dira, arrastiko 08:15ean. Hala ere, yoga egiten ikasi gura dutenek aukera bi izango dituzte: egun bakar batean edo egun bitan. Hala, interesatuek 30 edo 15 euro ordaindu beharko dituzte, egun kopuruaren arabera.

  Kultura  Lemoiz 2015-09-23 11:30

Ikastaro eskaintza zabala antolatu du Lemoizko Kultur Etxeak, baina bakarra euskaraz

Lemoizko Kultur Etxeak ikastaro eskaintza zabala prestatu du ikasturte honetarako. Denera, 16 aukera dauzkate auzotarren gozamenerako. Hala ere, horietatik guztietatik bakarra da euskaraz: patinajea. Tokiko EH Bilduren arabera, egoera hori ez da berria, "baina aurten marka guztiak gainditu dira". Bada, ikastaroak iragartzeko kartelean "Lemoiz euskaraz" logoa ageri da, Udalak euskararen erabilera bultzatzeko asmoz martxan jarritako ekimena, alegia. Hori dela eta, Udalak esaten duena egiten duenagaz ez datorrela bat salatu du koalizio abertzaleak.

2015-08-07 17:17

Gure Esku Dago Lemoizko jaietako pregoilari!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Gure Esku Dago Lemoizko jaietako pregoilari!

  Kultura  Lemoiz 2015-07-15 11:45

Gaurtik domekara arte luzatuko dira Armintzako Karmen jaiak

Gaurtik domekara arte luzatuko dira Armintzako Karmen jaiak

Gaur, eguaztenagaz, txupinaren jaurtiketagaz emango diote hasiera Armintzako Karmengo jaiei, arrastiko 18:30ean. Ospakizunok nahiko ezagunak dira Euskal Herrian, herriko Txapel Reggae jaialdia dela-eta; hala ere, festa horiek badituzte adin guztientzako beste milaka aukera ere.

Nabarmenak