2015-07-14 11:50

Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde

Asteazkenean Armintzako Karmengo jaiak hasiko dira txupinazoa eta triatloi herrikoarekin. Erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera erakusteko egun horretan Gure Esku Dagoren koral koloreko kamiseta janztera animatu nahi zaituztegu.
Eguaztenean denok koral kamisetarekin!!!

  Politika 2015-06-15 20:08

Ekimenez beteriko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku dago Lemoiz

Ekimenez beteriko asteburua

Herritarron eta udal-ordezkarien berotasunaz beteriko asteburua izan da oraingoa Lemoizen.

  Politika  Lemoiz 2015-06-13 15:15

Unai Andrakak gehiengo osoagaz hartu du Lemoizeko alkatetza

Unai Andrakak gehiengo osoagaz hartu du Lemoizeko alkatetza

Unai Andrakak, EAJren zerrendaburua, hartu du Lemoizeko alkatetza, gehiengo osoagaz. Hautagai jeltzaleak bere kideen aldeko sei botoak eskuratu ditu; EH Bilduko hiru zinegotziek, berriz, Tasio Olabarrieta hautagaiaren alde bozkatu dute. Hartara, Andraka da datozen lau urteetarako alkatea.

  Kultura  Lemoiz 2015-06-04 10:00

Pottoka Eguna izango da domekan Lemoizen

Pottoka Eguna izango da domekan Lemoizen

Domeka honetan, ekainak 7, Pottoka Eguna hartuko du Lemoizko Goikomendi zaldi-klubak, Andrakan. Ekimena hipika taldeak berak, Euskal eta Bizkaiko Hipika Federazioek eta Bizkaiko Pottoka hazleen elkarteak antolatu dute, azken bi urteotako "arrakastak bultzatuta".

Joste eguneko bideoaren emanaldia

2015/06/06 21:30

Armintzako portuan Lemoiz

Ekainaren 6ko iluntzean Armintzako portuan elkartuko gara gure Joste eguneko irudiekin egindako bideoa eta jositako oihala ikusteko. Gainera, kamisetak eta San Mameserako sarrerak erosteko aukera izango dugu.

"Jostunak"

2015/05/27 18.00

Armintzako kultur etxea | Lemoiz |Bestelakoak

Joste egunean hasitako lanari jarraipena emateko asmoz, datorren asteazkenean Armintzako Kutur Etxean elkartuko gara herriko oihalak apaintzen eta josten segitzeko.

  Politika  Lemoiz 2015-05-24 19:30

Normaltasunez, Lemoizen

Normaltasunez, Lemoizen

Ordu erdi eskas gelditzen da hautetsontziak itxi eta bozkak zenbatzen hasteko... Jardunaldia lasaitasun eta normaltasun osoz joan da Lemoizen. Urizar, Andraka zein Armintzako bizilagunak udaletxe alboko eskolara hurbildu dira botoa emateko; eta arrastiko 17:30ak aldera, dirudienez, gaurkoan aurrekoan baino boto-emaile gehiago hurreratu da. Korreoz jasotako bozkak 24 izan dira.

  Politika  Lemoiz 2015-05-24 08:15

Lemoizko EAJren boto-paperak txarto egon daitezke

Lemoizko EAJren boto-paperak txarto egon daitezke

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euskadi Buru Batzarrak salatu egin du Gernika-Lumoko Hauteskunde Batzordearen eremuko udalerri "askotan", etxean utzitako hauteskunde-gutun-azaletako boto-paperak ez direla beharko luketenak. Kasu batzuetan, EH Bildurenak agertu omen dira gutun-azal horien barruan eta beste batzuetan, berriz, EAJrenak, baina beste udalerri edo barrutietakoak. Jeltzaleek ez dute eman balizko ordezkapen horiek gertatu diren udalerrien zerrenda. Lemoiz da Uribe Kostako herri bakarra Gernika-Lumoko Hauteskunde Batzordeak ikuskatzen duena.

  Politika 2015-05-13 19:43

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!!! Joste egun zoragarria izan genuen domekan Lemoizen. Andrakatik Armintzara, auzoz auzo, oinez, oihalak jaso ostean, oihalak apaindu eta josi egin genituen jai giro ederrean, dantzan eta kantuan, baita gure lana portuan erakutsi ere hautetsontzia arrantzan eginez. Eskerrik asko jai honetan parte hartu duzuen guztioi. Ekainaren 21a ere zoragarria izango da. Egun horretan Bizkaiko oihal guztiak Bilbon egongo dira, eguerdian oihal katea eginez eta arratsaldean San Mamesen egingo den ekitaldian protagonista izanez. Egun erraldoi hori antolatzeko hainbat pertsonen lana beharko da, eta norberak ahal duen heinean parte hartzea eskertuko genizueke, horretarako gurekin harremanetan jarriz. Eskerrik asko eta animo!!!

  Politika 2015-04-13 21:41

Gure Esku Dago berriz ere martxan Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Lemoizen iaz hasi ginen Gure Esku Dago dinamikan lanean, 150.000 pertsona bildu zituen giza-kate ikusgarrian parte hartuz. Aurtengo erronka berria 'Erabakia #ehuntzen' ekimena dugu eta ekainaren 21a da gorde beharreko data. Egun horretan hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu Euskal Herriko hiriburuetan, herriz herri biltzen ari garen oihal zatiak elkar josita.

  Kultura  Lemoiz 2015-02-26 09:30

ArgHizkiak ikusgai Lemoizeko kultur etxean, martxoaren 8ra arte

ArgHizkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketaren hirugarren edizioaren irabazleen 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko testu labur onenak ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera Lemoizeko kultur etxean. Erakusketa martxoaren 8ra arte egongo da bertan.

  Kultura  Lemoiz 2015-02-12 09:30

Internet bidez hartu daitezke maileguan liburuak Lemoizen

Lemoiz e-liburutegia egitasmoan sartu da. E-liburutegia EAEko liburutegi digitala da, herritarrek liburuak Internet bidez maileguan hartzeko aukera ematen duena. Hala, urrats honegaz, udalerriko liburutegian dauden liburuak ez ezik, EAEn egitasmo horretan dauden liburutegi guztietako liburuak eskatu ahal izango dira; eskaintza oso zabala. Mailegu bakoitzak 21 eguneko indarraldia izango du, eta bi liburu hartu ahal izango dira aldi berean irakurtzeko. Halaber, liburuak deskargatu edo streaming bidez kontsultatu ahalko dira, eskuragarri dauden gailu digitaletan.

  Kultura  Lemoiz 2015-01-23 16:02

Dzast Ahotsak abesbatzaren kontzertua otsailaren 1ean Lemoizen

Gasteizko Dzast Ahotsak abesbatzak kontzertua emango du otsailaren 1ean, domeka, Lemoizko Urizar auzoko elizan.Hitzordua eguerdiko 12:30ean jarri dute, sarrera doan. Abesbatza honek hizkuntza aurre-indoeuropearretan XX. mendean sortutako musika korala abestuko du: suomiera, letoniera, kareliera, hungariera eta euskara.

  Jendartea 2014-11-19 18:01

HAPOn genero ikuspegia zelan txertatu eztabaidagai bihar Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakundek sustatutako Berdintasun Foroa izeneko ekimenaren barruan, ostegun honetarako, azaroak 20, saioa antolatu du Lemoizko Udalak. Horrenbestez, batetik, 2014an egindako diagnostikoarekin lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Eta bestetik, diagnostiko horretan azaltzen diren neurriak genero ikuspegitik Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusian nola txertatu eztabaida dute, tokiko agintariek azaldu dutenez. Herritarren proposamenak jasotzeko, "word cafe" delako sistema erabiliko dute. Hitzordua 18:00etan jarri dute Armintzako kultur etxe aurrean, Emakunderen autobusean. Argazkian, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak egindako elkarretaratzea, artxiboko irudian / © Sopelako Udala.
  Kirolak 2014-10-28 21:03

Ander Mendiguren lemoiztarrak irabazi du Euskal Herriko Surf Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ander Mendiguren Nebreda Peña Txuri surf eskolako kide lemoiztarra Euskal Herriko Surf Txapelketan nagusitu zen pasa den igandean Donostiako Zurriola hondartzan. Mendiguren Open Surf kategorian lehiatu zen, giro oso oneko egunean, metro t'erdiko olatuak eta hego haizea izan zituela. Bere atzean, Norman Landa donostiarra eta Eritz Urrusolo mutrikuarra lotu ziren. Emakume surflariei dagokienez, zarauztarrek mendean izan zuten proba, Ainara Aymat-ek txapela eskuratu eta Nadia Erostarbe hirugarren sailkatu zela. Ariane Ochoa bilbotarrak podiuma osatu zuen. Proba horretan, Itziar Cimavilla getxoztarra izan zen eskualdeko ordezkaririk onena. Beteranoen artean, Imanol Gutierrez izan zen irabazlea. Bodyboard Txapelketan, ordea, uribekostarrek ez zuten txapelik bueltan ekarri. Hurbilen, Pablo Zabala getxoztarra ibili zen. Oso ondo aritu zen Open mailan, baina ezin izan zuen Alex Uranga zumaiarra gainditu. Izan ere, Urangak txapela eskuratu zuen, denboraldiaren amaierara forma fisiko oso onean iritzi dela erakutsiz. Etxean jokatu zuen Borja Gainzarain hirugarren postuarekin konformatu behar izan zen. 18 Azpi mailan, zumaiarrek haien bigarren txapela erdietsi zuten, Unai Granadosi esker. Azken txapela Mikel Atxega oriotarrak eraman zuen, 16 Azpi kategorian. Argazkian, Ander Mendiguren txapela jantzita, podiumaren buruan / © EHSF.
  Kultura 2014-10-18 22:54

Armintza Santo Tomas jaiak ospatzen dabil

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lemoizko Armintza auzoa festan da berriz ere, oraingo honetan Santo Tomas aitzakia hartuta. Atzo, txapligua bota eta kalejiran mezara joan ostean, erretiratuek bazkaria izan zuten bitartean beste guztiak poteo-olinpiadekin konformatu behar izan ziren. Gaur ere, jubilatuek meza eta hamaiketakoa izan dute baina guztiontzako bazkaria egin dute frontoian. Digestioa jaisteko edo, kirol ekimenak izan dira ondoren. Gauean, berriz, rock-punk kontzertua izango da 22:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Izenik Ez eta Roketas de Mar izeneko taldeen eskutik. Bihar, igandea izanagatik, ez dute meza izango, 13:30ean umeentzako tailerren bidez eguna hasiko dutela. Arratsaldean, 6:30ean, haurrentzako zinema izango dute kultur etxean. Filma bukatzean, 20:00ak aldera, txokolate janaz gozatuko dute eta ordu bat beranduago jaiei amaiera emango dien azken traka piztuko dute. Argazkian, Izenik Ez taldea.
  Kirolak 2014-09-17 14:02

Beteranoen traineru estropada jokatuko dute larunbatean Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbat honetan, irailak 20, Armintzako beteranoen estropada, VII ikurrina, jokatuko dute Armintzako portutik abiatuta, 12:00etan. ABE ligako hamaikagarren jardunaldia dugu hau, 2014ko ABE ligako azken jardunaldia eta aurreko ekitaldietan bezala, arraun jardunaldi goxoa eta kalitate handikoa izatea eta trainerurik onena txapelduna izan dadila espero dute antolatzaileek. Informazio osagarri bezala, estropadaren eremua 3500 metro eta 4 luze eta 3 ziaboga izango dira. Horrenbestez, 9 traineruk parte-hartuko dute 3 txandatan banaturik (hirunaka aterako dira). Hurrenez hurren, hirugarren txandan lehiatuko dira Getxo eta Arkote (Plentzia), eskualdeko ordezkariak. Zumaiak, aurtengo traineru gonbidatuak, ez dute parte hartuko, antolaketa arazoak direla eta. Estropada eta gero triki-poteoa eta herri-bazkaria (frontoian) egongo dira. Eta azken horren ostean, trofeoak eta ikurrina emate saioa. Argazkia: © Arkote Beteranoak.
  Kultura 2014-08-09 12:42

Abuztuaren 14an hasiko dira Lemoizko Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iaz osatu zuten Lemoizko jai batzorde berria eta, "arrakasta" izan zutela ikusita, berriro ere jaien antolakuntzari ekin diote. Andra Mari jaiak abuztuaren 14an hasiko dira Lemoizen; eta 17an azken traka egingo duten arren, sei egun beranduago, larunbatarekin, herri bazkaria ospatuko dute, erromeria, bingo berezia, txistorra jana eta guzti. Jaiak iraun artean ez dira faltako Lemoizko XXIII. txirrindulari lasterketa, Nekazari eta Artisau Azoka, Mundu Mailako XLII. Tortilla Lehiaketa, frontenis txapelketa, Kauta taldearen kontzertua edota XXXVI. Paella Txapelketa, txiki zein handientzako besteko ekitaldiekin batera. Bat nabarmentzearren, lehenengo eguneko bertso saioa aipatu du Jai Batzordeak, "guretzako euskaraz ospatuko dugun ekintza garrantzitsuenetako bat izango dalako eta eskualdeko bertsozaleentzako saio interesgarria ian daitekeelako". Argazkian, Amets Arzallus eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan.
  Jendartea 2014-07-22 19:12

Sei lagun atxilotu dituzte Lemoizko zentral nuklearrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 19 eta 32 urte arteko sei gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Lemoizko zentral nuklearrean lapurreta egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, gauerdi inguruan, Lemoizko zentral nuklearreko zaindariek Ertzaintzari deitu diote, instalazio barruan pertsona batzuk sartu direla esateko. Ertzaintzak zenbait patruila bidali ditu bertara, eta, polizia iturrien hitzetan, agenteak iritsi direnerako, zaindariek sei pertsona atxikita zituzten bulegoetan. Identifikazioak egin eta gertatutakoa baieztatu ondoren, ertzainek guztiak atxilotu dituzte, lapurreta-delitua egotzita. Atxilotuei zenbait tresna atzeman omen dizkiete, instalazioak inguratzen dituen hesian zulo bat egiteko erabilitakoak antza.

Nabarmenak