Politika 2010-10-07 19:56

Zuluetaren bakartze egoera salatzen dabiltza Caceresko presoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lemoizko bizilaguna den Arantza Zulueta abokatu presoak bizi duen bakartze egoera dela eta protestan daude Caceresko presoak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Zuluetaren egoera salatzeko asmoz pasa den astelehenean borrokaldia abiatu zuten espetxe horretan dauden euskal preso politikoek. Aste honetan elkarretaratzeak eta propaganda ekimenak burutzen dabiltza, eta datozen asteotan beraien borrokaldia gogortuko dute, baldin eta Lekeitioko alaba ere den Lemoizko bizilagunaren bakartze egoera amaitzen ez bada. Argazkian, Guardia Zibilak apirilaren 14an atxilotu zuenetik dago bakartuta Zulueta / cc-by-sa Askatu.org.
  Kultura 2010-08-06 18:54

Hilaren 21era arte luzatuko dira Lemoizko Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txupina eta bolanderak jaurtiz hasiko dira datorren ostegunean, abuztuak 12, Andra Mari jaiak Lemoizen (pdf). Horrenbestez, hilaren 21era arte egongo da zertaz gozatu Uribe Kostako paraje horretan. Egitarauak hilaren 16an etenaldia izan arren, aipatu larunbatean herri bazkaria egingo dute. Oturuntzan izena emateko azken eguna igandea, hilak 15, izango da. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta txikiek 10 euro. Argazkian, 32 urte beteko ditu aurten Lemoizko paella txapelketak.
  Kirolak 2010-08-05 22:03

Kirolez beteriko bost egun izango dituzte Lemoizko umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hurrengo asterako, hilaren 9tik aurrera, kirol astea antolatu du Lemoizko Udalak. Egunero bi ordutako kirol saioetan parte hartu ahal izango dute 6 eta 12 urte bitarteko umeek. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da eta ekimenak iraungo duen 5 egunetan parte hartzeko, pertsona bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Eguneko kirol bat jorratuko dute: lehenengoan, piragua eta itsas biologia izango dituzte gozagarri; bigarrenean, zaldien gainean ibiliko dira Goikomendin; hirugarrenean, orientazioa landuko dute Ermuan; laugarrenean, urpeko igeriketa ikastaroa izango dute; eta azkenengoan, arrantza piraguan. Antolatzaileek umeak hartu eta utziko dituzten tokia Lemoizko kultur etxea izango da, Goikomendira doazen egunean izan ezik. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, haurrek bainujantzia, toalla, ura, urpean igeri egiteko betaurrekoak, tutua eta hegatsak, mendiko arropa eta oinetakoak eraman beharko dituzte; dagokion jarduerarako, noski. Izena emateko Lemoizko kultur etxera jo beharko dute interesdunek. Argazkian, zaldi batzuk.
  Jendartea 2010-07-22 22:59

Armintzako itsasertza garbituko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mare Fondum urpeko jardueren kluba, ASUT Armintzako urpeko taldea eta Cabo Billano arraun taldea Surfrider Foundation Europe gobernuz kanpoko erakundeari batu zaizkio makro-hondakinen aurkako ekintza antolatzeko. Larunbat honetan, uztailak 24, urpeko garbiketa egingo dute goizeko 10etatik aurrera, Armintzako portuan. Zabor horiek giza jardueratik eratorritako eta itsas lasterrek itsasertzera eramaten dituzten hondakinak dira, azaldu dutenez. Nazio Batuen Erakundearen arabera, ozeano kilometro bakoitzeko 120.000 plastiko zati daude ur azalean eta ozeanoetako leku batzuetan, sei aldiz plastiko gehiago dago planktona baino. Argazkian, Armintzako portua / © Lemoiz.net.
  Kultura 2010-07-14 20:23

Armintzako Karmen jaien barruan, 20 urte beteko ditu larunbatean Txapel Reggae jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 14tik 18ra luzatuko dira Karmen jaiak Armintzan (pdf). Ospakizunen barruan, larunbat honetan, 20 urte beteko ditu Txapel Reggae jaialdiak. Beraz, edizio berezia dugu aurtengoa. Gauzak horrela, doako ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du Armintzako Jai Batzordeak. Jardueren artean aipagarrienak skate pista berriaren estreinaldia eta afrikar dantzen ikastaro zein erakustaldia izango dira. Lehenengoa, adin guztietako jendeari zuzenduta egongo da, opari, sorpresa eta jolas ugari izango direla. Era berean, maila goreneko musikariek kontzertuak eskainiko dituzte. Hala nola, Chulito Camacho, Espainia mailan oso ezaguna; Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh afrikar sustraiak dituzten talde frantziarrak, The Yalah Crew bandak lagunduta; Seyni & Yeliba, afrikar mugimenduen lankide porrokatuak; eta Bilbomatiks, gorakada izugarria izan duen talde gaztea. Bitartean, Bad Sound System Irungo hirukoteak itxiko du jaialdia.
  Kultura 2010-06-09 21:02

Uztailaren 17an 20 urte beteko ditu Armintzako Txapel Reggae jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txapel Reggae jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko asmoz, uztailaren 17rako, larunbata, doako ekintzaz beteriko beste edizio bat antolatu du Armintzako Jai Batzordeak. Jardueren artean aipagarrienak skate pista berriaren estreinaldia eta afrikar dantzen ikastaro zein erakustaldia izango dira. Lehenengoa, adin guztietako jendeari zuzenduta egongo da, opari, sorpresa eta jolas ugari izango direla. Era berean, maila goreneko musikariek kontzertuak eskainiko dituzte. Hala nola, Chulito Camacho, Espainia mailan oso ezaguna; Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh afrikar sustraiak dituzten talde frantziarrak, The Yalah Crew bandak lagunduta; Seyni & Yeliba, afrikar mugimenduen lankide porrokatuak; eta Bilbomatiks, gorakada izugarria izan duen talde gaztea. Bitartean, Bad Sound System Irungo hirukoteak itxiko du jaialdia.
  Politika 2010-04-16 15:32

Arantza Zulueta eta beste bederatzien atxiloketak salatuko dituzte gaur Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzo, osteguna, elkarretaratzea egin zuten Lemoizko udaletxe aurrean, Arantza Zulueta eta gainontzeko bederatzi herritarren atxiloketak salatzeko. Gaur ere 20:00etan elkartuko dira, baina oraingo honetan Andraka auzoan, "Arantza eta beste guztiak kalera" lelopean. Bitartean, iganderako, Bilbon eta Donostian deitu dituzte manifestazioak atxilotuen senide eta lagunek. Lehenengoa 17.30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Zulueta bizilagun lemoiztarra da, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak jakinarazi duenez. "Herenegun Guardia Zibilak bere etxea miatu zuen. Hori dela eta, ezker abertzaleko zinegotzi bat miaketan egoten saiatu zen, baita Arantza hor zegoen ala ez jakiten ere. Azkenean ez zuen guardia zibilen baimena lortu miaketan egoteko, ezta Arantzaren presentzia baieztatzeko ere", azaldu dutenez. Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna, Saioa Agirre Sopelako Zipiriñe ikastetxeko andereño zornotzarra, Erramun Landa Arte Ederretako fakultateko Pintura Saileko irakaslea eta beste zazpi lagunak herenegun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. Argazkian, atzo Leioako campusean egin zuten elkarretaratzea Erramun Landaren senideak bertan zirela.
  Jendartea 2010-03-22 19:54

Olatuen energia ikertzeko zentroa Lemoizko zentral nuklearrera aldatzea eskatu dute ekologistek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Olatuen energia ikertuko duen BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) plataforma, Lemoiz udalerrian bai, baina zentral nuklear izan behar zuenaren lurretan eraikitzea eskatu dute Ekologistak Martxan, Talaia eta Txipio Bai taldeek. Proiektuaren egungo kokapena, bereziki itsasoan egongo den plataformaren zatiarena, "ez da egokiena", naturalisten ustez, "Armintzako portuko sartu-irteera maniobretan arriskua eragiten duelako". "Itsasoaren egoera ona izanda ere" horrela izango litzateke, ekologisten ustez, "ontziak sartu eta irteteko bidean" jarri nahi dutelako. Azpiegituraren kokalekua zentral nuklearreko malekoiaren aurrealdera aldatzea eskatu dute Ekologistak Martxan, Talaia eta Txipio Baik, eta gutxienez, kostaldetik 1.500 metrora. Egungo egitasmoan, hurbileko puntua 750 metrora dago, aipatu taldeen hitzetan. Argazkian, Lemoizko zentral nuklearra.
  Kultura 2010-03-10 09:55

Kubaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Basordaportu Kultur Elkarteak Askapenarekin elkarlanean antolatuta, martxoaren 13an eta 14an Kubaren inguruko jardunaldiak izango dira Armintzan. Batetik, larunbat eta igandean, argazki erakusketa egongo da ikusgai, kultur etxeko beheko solairuan. Lehenengo egunean, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Eta bigarrenean, goizez bakarrik. Larunbatean bertan, Kuba ezagutzeko film bat proiektatu eta, ondoren, hitzaldia emango du Askapeneko kide batek. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Armintzako Kultur Etxeko goiko solairuan. Azkenik, igandean, herriko tabernetan zehar, Kubako musika eta edariez gozatuz emango diote amaiera ekimenari, eguerdiko ordu batean hasita. Argazkian, eskola-umeak Kubako banderatxoak eskuan / cc-by-sa Mickou.
  Kultura 2010-02-12 16:19

Txikiek disko jaia izango dute igandean Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 16an, Inauterietako Asteartean, mitologia tailerra izango dute 6 eta 12 urte arteko neska-mutil lemoiztarrek, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez. Ordutegia, 17:30etik 19:30era jarri dute, Armintzako kultur etxean. "Tailer honek bi zati izango ditu. Hasieran euskal mitologiari buruzko zenbait kondaira kontatuko dira haurrek tailerraren testuingurua ulertu eta ezagutu dezaten. Ondoren, euskal izaki mitologikoen maskarak egiten ikasiko dute", azaldu dute tokiko arduradunek. Izena eman nahi duena Armintzako kultur etxera joan beharko da, azken eguna gaur dela. Hala ere, mitologia tailerra baino lehen, igande honetan, otsailak 14, disko festa izango dute umeek, DJ Xaiborren eskutik. Eguerdiko 12:30ean hasiko da, Armintzako kultur etxean. Argazkian, lamia dantzan Lamiakoko Maskaradan.
  Kultura 2010-02-05 14:30

Inauteriak euskal mitologia ikasiz ospatuko dituzte Lemoizko haurrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 16an, Inauterietako Asteartean, mitologia tailerra izango dute 6 eta 12 urte arteko neska-mutil lemoiztarrek, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez. Ordutegia, 17:30etik 19:30era jarri dute, Armintzako kultur etxean. "Tailer honek bi zati izango ditu. Hasieran euskal mitologiari buruzko zenbait kondaira kontatuko dira haurrek tailerraren testuingurua ulertu eta ezagutu dezaten. Ondoren, euskal izaki mitologikoen maskarak egiten ikasiko dute", azaldu dute tokiko arduradunek. Izena eman nahi duena Armintzako kultur etxera joan beharko da, hilaren 12a baino lehen. Argazkian, lamia dantzan Lamiakoko Maskaradan.
  Politika 2010-01-12 11:47

Etzi beteko dira 32 urte David Alvarez Peña hil zenetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri David Alvarez Peña, ETAko militantea, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtuko ospitalean. Ostegunean 32 urte beteko dira, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. 1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 6:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei guardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Guardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harrapatu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 6:30ean dena amaitua zen. David Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta. "Behin ospitalean Guardia Zibilen jazarpen eta presioen ondorioz hil zen David", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Argazkian, David Alvarez Peña, bigarrena ezkerretik, adiskideekin mendian / publicdomain Etengabe.
  Kirolak 2009-11-13 19:48

Bihar jokatuko dute Lemoizko Extreme Bodyboard txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Astebururako dauden olatu iragarpenak kontutan hartuz, larunbat honetarako deitu du Lemoizko Extreme Bodyboard txapelketa Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituko laugarren eta azken proba dugu, bihar, zentral nuklearreko uretan jokatuko dena. Hala ere, txapela nork jantziko duen erabakita dago jada. Aritz Larrinaga sopeloztarrak matematikoki lortu zuen garaipena, urriaren 17 eta 18an Donostian izandako hirugarren proban. Gainera, Sopelakoak ere badira sailkapen orokorreko hurrengo hiruak: Antonio Ortiz "Hanton", Jon Ander Bengoetxea eta David Perez, hurrenez hurren. Lemoizko uretan 16 bodyboarlari onenak lehiatuko dira, 12:30etik aurrera. Txapelketan 45 minutuko bi txanda izango dira, bakoitzean 8 lagun sarturiko direlarik uretara. Finalera 6 sailkatuko dira, ordubeteko saioa izango dutelarik. Argazkian, Donostiako proban garaipena eskuratu zuen Aritz Larrinagak / © EHSF
  Ekonomia 2009-10-22 21:08

Alakranaren tripulazioa "ahalik eta lasterren" bueltatzea eskatu du Udalarrantzek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Alakrana atunontziaren askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa izango da bihar eguerdian Bermeoko udaletxearen aurrean. Eta elkarretaratze horrekin bat egin du gaur Udalarrantz Bizkaia eta Gipuzkoako udal arrantzaleen sareak, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Udalarrantz sarean, Lemoiz ez ezik Bermeo, Elantxobe, Getaria, Hondarribia, Lekeitio, Mundaka, Mutriku, Ondarroa, Orio, Pasaia, Santurtzi, Zierbena eta Zumaiako udalak ere badaude. Alakranaren tripulazioa "ahalik eta lasterren" etxeratzeko desioa islatu du Udalarrantzek. Bide horretan, "egoera behin betiko konpontzeko" har daitezkeen neurriei babesa eman diete, "kaltetutako arrantza-sektorea" udaletako "gizarte eta ekonomia kolektibo garrantzitsua" izanik. Era berean, "auzokide arrantzaleen" egoeragatik kezka agertu eta elkartasuna adierazi diete bahituen senide eta urkoei.
  Kultura 2009-10-11 21:54

Saharari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Armintzan bi aste barru

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Basordapurtu kultur elkartearen eskutik, urriaren 24 eta 25eko asteburuan Saharari buruzko jardunaldiak izango dira Armintzako kultur etxean. "Elkartasuna, herrien arteko xamurtasuna" lelopean, hiru ekimen nagusi bilduko dituzte Saharari buruzko jardunaldietan. Bi egunetan, goizeko 12etatik arratsaldeko 3etara Saharako argazkiak, tresnak eta ohiko jantziak jarriko dituzte ikusgai. Era berean, larunbatean, Joaquin Calderon eta Luis Arellanok 2007an eginiko "Sahara no se vende" filma proiektatuko dute 17:30etik aurrera. Bertan, Saharar herriaren historia, Argeliako hegoaldeko errefuxiatu eremuen egungo egoera, 31 urteko gatazka eta etorkizunerako gakoak kontatzen dira, Tonino Carotone, Manu Chao, Mariam Hassan, Chambao, Gualitxo, Aurora Beltran eta Amparanoiaren musikarekin batera. Igande arratsaldean, berriz, herri sahararrarentzako urteroko janari bilketaren kanpainari hasiera emango diote. Argazkian, Aminetu Haidar giza eskubideen aldeko militantea eta preso politiko ohiak 2006an Bilbon emandako hitzaldia / cc.-by-sa Saharauiak.
  Politika 2009-06-30 15:10

Estrasburgo Batasunaren ilegalizazioaren alde agertu dela filtratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Estrasburgon dagoen Europako Giza Eskubideen Auzitegia Espainiako Justiziak Batasuna, Herri Batasuna (HB) eta Euskal Herritarrok (EH) ezker abertzaleko alderdi politikoak legez kanporatu izanaren alde agertu ei da, Efe Espainiako albiste-agentziak argitaratutako filtrazioaren arabera. Berria.info, bere aldetik, saiatu da auzitegiko iturriek emandako albistea egiaztatzen eta defentsarekin harremanetan ipini da, baina Didier Rouget, Adolfo Araiz, Iñigo Iruin eta Urko Aiartza abokatuek osatzen duten Batasunaren defentsak ez dakiela ezer erantzun du. Batasuna, HB eta EH legez kanpo jartzeko agindua 2003ko martxoaren 17an eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Konstituzionalak hamar hilabete beranduago berretsi zuen epaia. Urte berean, helegitea jarri zuen Batasunak Estrasburgoko auzitegian eta 2007ko abenduan helegitea tramitera onartu zuen Europako auzitegiak, biltzeko eta adierazpen eskubideak urratu ziren ikertzeko. Argazkian, bi ertzain Donostiako Alde Zaharrean, istiluetan, Batasunaren aldeko pintaketa bat ondoan dutela / Brocco Lee.
  Jendartea 2009-06-30 14:44

Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio Armintzan olatuetatik energia ateratzeko azpiegitura jartzeari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Olatuak energia elektrikoan bilakatuko duen BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) plataforma 2011n jarri nahi dute indarrean. Espainiako Gobernuko Ingurumen, Landa eta Itsas Guneen Ministerioak berriki eman dio oniritzia -ebaluazio txostena (pdf) ekainaren 27ko Espainiako Agiri Ofizialean argitaratu zen- egitasmoari. Elena Espinosak gidatzen duen Ministerioaren arabera, "ez dira ingurumenaren gaineko eraginak sortuko"; hori dela eta, ez dute proiektua "guztiz aztertu behar". Benetako egoera batean olatuak energia elektrikoan bilakatuko dituen entsegu eta erakusketa azpiegitura izango da. Horretarako, Armintzako kostaldetik milia batera (1,6 kilometro) kokatuko dute, 8 kilometro koadroko itsas eremuan. Argazkian, 2008ko azaroaren 20an aurkeztu zuen egitasmoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.
  Jendartea 2009-06-15 14:20

Lemoizko zentral nuklearrean lau gazte atxilotu dituzte lapurretan saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 30, 27, 26 eta 20 urteko lau gazte atxilotu zituen atzo, igandea, Lemoizko zentral nuklearrean, bertan lapurtzen saiatu zirelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, gertaera arratsaldeko 2ak aldera izan zen. Ordu horretan, zentraleko instalazioen barruan lau lagun atzeman zituztela jakinarazi zuten inoiz martxan jarri ez zen zentraleko segurtasun guardiek. Ertzainak bertaratu zirenean, gertatutakoaren berri eman zieten zaintza guardiek. Euren arabera, lau gazteak harrapatu zituztenean horiek sasi artera bota zituzten hainbat tresna. Esan bezala, sasitzan kable elektrikoko hainbat metro, burdin mazo bat eta palanka bat topatu zituzten ertzainek. Gainera, bortxatutako hiru ate ikusi zituzten. Indarrezko lapurreta egitea leporatu eta lau gazteak Gernikako Ertzain-etxera eraman zituzten.
  Kultura 2009-05-15 19:22

Nekazaritza eta artisautza azoka izango da bihar Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbat honetan, maiatzak 16, Nekazaritza eta Artisautza azokaren hamargarren edizioa egingo dute Armintzan. Goizeko 10etatik eguerdiko ordu bietara, 32 saltoki izango dira bertan, eskulangintza produktuak ikusi eta baserriko jakiak dastatu zein horiek guztiak erosi ahal izateko. Udal iturriek zehaztu dutenez, 16 dira, besteak beste, patea, hestebeteak, ogia eta pastelak eskainiko dituzten ekoizleak. Beste horrenbeste artisauk erakutsiko dituzte larrukiak, bitxiak edota paperez egindako produktuak. Horretaz gain, zaldiak nola ferratzen dituzten ikusteko aukera egongo da eta txikienek zalditxoen gainean ibili ahal izango dira. Azkenik, Lemoizko Udalak beste hainbat jarduera antolatu ditu: hala nola, burruntzian egindako txola dastaketa eta haurrentzako jolasak. Argazkian, hainbat emakume gazta erosten azoka batean.
  Politika 2009-01-14 19:10

Gaur 31 urte bete dira David Alvarez Peña hil zenetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri David Alvarez Peña, ETAko militantea, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtuko ospitalean. Gaur 31 urte bete dira, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. 1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 6:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei guardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Guardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harrapatu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 6:30ean dena amaitua zen. David Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta. "Behin ospitalean Guardia Zibilen jazarpen eta presioen ondorioz hil zen David", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Argazkian, David Alvarez Peña, bigarrena ezkerretik, adiskideekin mendian / Etengabe.

Nabarmenak