Kultura  Plentzia 2015-05-03 11:00

Espainolez baino ez, Plentziako ipuin sarietan

Lanak gaztelaniaz bakarrik aurkez daitezkeen arren, euskaraz zabaldutako oinarrietan Lanbro Beltza izena jarri dio Plentziako Udalak, Calibre 38 aldizkari digitalarekin batera antolatutako ipuin lehiaketari. Aipatutako argitalpeneko iturriek aipatu dutenez, datorren urterako “euskarazko beste sariketa bat edo bakarra ele bietan” egin gura dute. Aurten, ostera, ezin izango da euskarazko lanik aurkeztu. Hala, lehiaketan parte hartu gura duten adin nagusikoek maiatzaren 31ra arte edukiko dute 1.000 eta 3.000 berba arteko ipuinak aurkezteko aukera. 

Epea aipatutako egunean itxiko dute, “23:59an itxi ere”, oinarrietan irakur daitekeenez. Ipuinaren generoa beltza, intrigazkoa eta poliziakoa izango da. Itsasoak izan beharko du kontakizunaren ezinbesteko osagaia. Lehiaketaren irabazlearen izenari dagokionez, hirugarren urtez Plentzian egingo dituzte Lanbro Beltza izeneko topaketen amaiera-ekitaldian jakinaraziko dute. Epaileek bost ipuin hautatuko dituzte, Calibre 38 aldizkariaren webgunean argitaratzeko. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

info+: revistacalibre38.wordpress.com

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Erantzuna | #1

Zergatik erabagi dozue "espainolez" terminoa erabiltzea "gazteleraz" terminoa beharrean?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa