Uribe Kosta jaietan 2015

Plentziako Gatzamineko festak hasiko dira gaur

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 09:20

Gaur helduko dira Plentziako udako lehenengo ospakizunak: Gatzamineko Kris­to­bal Deunako festak. Gaur bertan, goizeko 11:30ean jaurtiko dute txupina, eta ordu erdi beranduago, aurreskua dantzatu eta loreak eskainiko dizkiote santuari. Ondoren, otartekoakaz ase, eta buruhandiakaz jaitsiera egingo dute. Eguerdiko 13:00etan, ostera, umeentzako jolasak egingo dituzte plazatxoan, eta arrastiko 05:00etan, berriz, ginkanagaz gozatu ahal izango da landan. Umeei sariak banatu ostean, 19:00etan Itsas Eder dantza-taldeak erakusketa egingo du plazatxoan, eta 20:30ean, ardo eta ogitartekoen jan-edan ostean, kantujira abiatuko dute Kantaguneagaz.

Zapatuan, ur-jolasakaz hasiko du­te eguna, 12:00etan; 14:00etan herri-bazkarian tripak bete, eta musean egingo dute 17:00etatik aurrera. Ondoren, 20:00etan, sariak banatuko dituzte, eta 21:00etako suzko zezenagaz, amaiera emango diete aurtengo Kristobal Deunako jaiei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun