Uribe Kosta jaietan 2015

Sankristobalen ostean, badatoz Karmengo jaiak Plentziara

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 14a, 17:30

Gatzamineko sankristobalak ospatu ostean, Karmenakaz gozatzeko ordua heldu da udalerrira. Bihar, eguaztenagaz, hasiko dira festak, haurrentzako hainbat ekitaldiakaz. Eguenean, marmitakorik onenaren bila ibiliko dira, Karmengo Ama Birjina omendu baino lehen. Ondoren, dantzan eta kantan ibiltzeko parada helduko da, Itxas Eder taldearen erakustaldiagaz eta Kantujiragaz. Hurrengo egunetan, berriz, kirolarien ordua izango da, hondartzako eskubaloi eta rugby txapelketakaz. Hilaren 18an, zapatuagaz, gainera, bertoko artisauen azoka eta umeentzako ekintzak egingo dituzte, Arpillau parkinean, 11:00etatik aurrera. Arrastian, azkenik, Plentziako ikurriñaren estropada egongo da.

Uztailak 15, eguaztena

17:00 Umeentzako arrantza lehiaketa.

17:30 Ur jolasak.

19:00 Sardina jana.

21:30 Zezensuzkoa portutik.

Uztailak 16, eguena

10:30 Marmitako lehiaketarako izen-ematea.

13:00-15:00 Ku-Klux fanfarrea.

13:30 Marmiten aurkezpena.

17:00 Karmengo Ama Birjinaren ohorezko meza nagusia.

18:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko itsas prozesioa.

19:30 Ohorezko aurreskua.

20:00 Plentziako Itxas Eder taldearen dantza-erakustaldia.

20:00 Kantujira portutik zehar.

21:00 Triki-poteoa.

21:30 Zezensuzkoa portutik.

Uztailak 17,18 eta 19

Hondartza Eskubaloiko XIII. txapelketa Plentziako Uria Nazioarteko Txapelketa, txapelketa oinarria etatxapelketa seniorra, gizonezkoa eta emakumezkoa. Kanporaketak, hilaren 17an eta 18an; finala, hilaren 19an.

Uztailak 18, zapatua

Betaranoen VI. Rugby Txapelketa

11:00 Bertoko Artisautza Azoka, eta umeentzako ekintzak, Arpillau parkinean.

16:30 Plentziako XVII. Ikurriña Estropada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun