Uribe Kosta jaietan 2015

Karmenen ostean, Madalenakaz gozatu ahal izango da Plentzian

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 21a, 09:45

Aurrera jarraitzen dute Plentziako udako ospakizunek. Madalenak ospatzeko ordua heldu da, San Kristobal eta Karmengo jaien ondoren. Gaur, martitzenagaz, emango diete hasiera jaiei, arrastiko 05:00etan, txupinaren jaurtiketagaz. Ordutik aurrera, neska-mutil gazte eta ez hain gazteentzako hamaika jarduerak helduko diete ospakizunei.

Bihar, eguaztenean, Madalen Andre Maria omenduko dute, eta, ondoren, Ertzaintzaren musika-bandaren doinupean, dantzan egiteko aukera egongo da. Jarraian, fanfarreek kaleak alaituko dituzte herritarren gozamenerako. Arrastian, ostera, esku-pilota txapelketa eta umeentzako jolasak egingo dituzte. Iluntzean, kantujirak alaituko du Alde Zaharra, eta 20:00etan eta 23:00etan, berriz, dantzan jarriko ditu Egan taldeak, umeak eta nagusiak hurrenez hurren. Uztailaren 23an, eguenagaz, azkenik, Isuskitza auzora helduko da jaia, bertoko umeak jolasean ibil daitezen.

Egitaraua

Uztailak 21, martitzena

17:00 Txupin-jaurtiketa.

17:00 Umeentzako jolasak.

21:00 Erromeria, Haitzama taldeagaz.

22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 22, eguaztena

12:00 Madalen Andre Mariaren omenezko meza nagusia eta ohorezko aurreskua.

13:00 Ertzaintzaren musika-bandaren kontzertua.

14:00-17:00 Ardoa barrura eta Ku-Klux fanfarreak.

14:00 Fanfarrea eta trikitilariak, Alde Zaharretik eta Erriberatik.

18:00 Esku-pilota txapelketa, Labasture frontoian.

18:00-21:00 Gazteentzako jolas-parkea.

20:00 Kantujira, Alde Zaharretik.

20:00 Umeentzako dantzaldia, Egan taldeagaz.

22:00 Zezensuzkoa, Astilleron.

23:00 Dantzaldia, Egan taldeagaz.

Uztailak 23, eguena

Umeentzako jolasak, Isuskitzan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun