Plentziako Kristo elizak plazatxoa izango du laster

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 1a, 12:07

Plentziako Udalak Andra Mari bidearen eta Kristo elizaren inguruak egokitzeko proiektuak jarriko ditu martxan. Lanok udaren amaieran hasiko dituztela aurreikusi dute, iraila aldean. Proiektuen nondik norakoak azaltzeko asmoz, Udalak bilera informatiboa egingo du datorren martitzenean, uztailaren 5ean, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan.

Udal arduradunek zehaztu dutenez, bilera horretan "modu errazean eta argian proiektu hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara; eta herritarrek helarazi nahi dizkiguten iradokizunak ere jasoko ditugu, guztion artean bide hauek hobetzeko asmoz".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun