Uribe Kosta jaietan 2016

Karmenak eta Madalenak, elkarren ondotik, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 14a, 09:30
Suzko zezena ere egongo da. JAVIER BUENO

Sankristobalakaz gozatu ondoren, Karmenak eta Madalenak ospatzeko ordua heldu helduko zaie plentziarrei. Izan ere, Karmen jaiak izango dira uztailaren 15ean eta 16an; Madalenak, berriz, uztailaren 21etik 23ra.

Karmen jaiak

Uztailak 15, barikua

  • 17:00 Txupinaren jaurtiketa.
  • 17:30 Ur-jolasak eta arrantza.
  • 19:00 Sardina-jana.
  • 20:00 Disko-dantza gaztea.
  • 20:00 Kantu-jira, Plentziako Kanta-guneagaz, Eskabetxeriatik hasita.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua, Heisenberg taldeagaz.

Uztailak 16, zapatua

  • 11:00 Marmitako lehiaketaren izen-ematea.
  • 12:00 Ohorezko meza.
  • 12:30 Triki-poteoa.
  • 13:30 Arkote Beteranoak Batelaren IX. Estropada.
  • 14:00 Marmitakoen aurkezpena; ostean, sari-banaketa.
  • 15:30 Ama Birjinaren jaitsiera, Eleiz plazatik Plazatxoa plazara.
  • 16:00 Itsas prozesioa.
  • 17:30 Ohorezko agurra.
  • 18:00 Dantzak, Itxas Eder taldeagaz.
  • 20:30 Kontzertua, The Coast taldeagaz.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua: The Great Barrier.

Madalena jaiak

Uztailak 21, eguena

  • 17:30 Txupinaren jaurtiketa, Ontziola plazan.
  • 17:30 Umeentzako parkea.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:15 Metal Gaua, Late to Scream eta Rise to Fall taldeen kontzertua; gainera, piercing eta tattoo-ak erakusteko gune bat egongo da.

Uztailak 22, barikua

  • 12:00 Meza nagusia, eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan.
  • 14:00 Koktel-lehiaketa.
  • 14:00 Fanfarrea eta trikitilariak, alde zaharretik.
  • 18:00 Eskupilota-txapelketa, Labesturen.
  • 18:00-20:00 Gazteentzako barrakak, Ontziola plazan; euria eginez gero, Jai Alain egongo dira.
  • 20:00 Umeentzako berbena, DJ Jon Urbietagaz.
  • 20:00 Kantu-jira, Plentzia Kanta-guneagaz.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:00 Erromeria, Urrats taldeagaz.

 Uztailak 23, zapatua

  • 14:00 Sukalkia, Isuskitzan.
  • 17:00-19:00 Umeentzako jolasak eta ur-jolasak, Isuskitzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun