Kristo enparantzako eta Andra Mari bideko lanen gaineko asanblada egingo dute Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 27a, 10:37
Kristo enparantza zelan geratuko den irudikatu dute. © PLENTZIAKO UDALA

Datorren abuztuaren 11n, osteguna, asanblada informatiboa egingo du Plentziako Udalak. Batzarrean jorratuko duten gaia udaren ostean Kristo enparantzan eta Andra Mari bidean egingo dituzten lanak dira.  Hitzordua arratsaldeko 19:00etan jarri dute udal agintariek, Erriberako Jubilatuen Etxean; herritar denak gonbidatu dituzte bertaratzera.

Udalak zabaldu duenez, "bilera horretan modu errazean eta argian proiektu hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara; eta herritarrek helarazi nahi dizkiguten iradokizunak ere jasoko ditugu, guztion artean bide hauek hobetzeko asmoz".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun