Magia-ikuskizuna euskaraz, bihar, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 16a, 10:51
HODEI MAGOA

Gorlizko eta Plentziako Udalek martxan ipinitako Euskara Agenda bateratuaren barruan, "Ilusioaren indarra" ikuskizuna eskainiko du zapatu honetan, irailak 17, Hodei magoak. Hitzordua 18:30ean jarri dute Goñi Portal kultur etxean; sarrera, doan.

Ordubetez, agerpenakaz eta desagerpenakaz, eskapismoagaz eta ezinezko asmakizunakaz gozatzeko aukera edukiko dute ikusleek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun