Hainbat pintada agertu direla salatu du Plentziako Independenteak taldeak

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 20a, 10:30
Pintadetako bat edukiontzi batean. © INDEPENDIENTES DE PLENTZIA

Udalerriko hainbat tokitan 44 zenbakia irudikatzen duten pintada ugari agertu direla salatu du Plentziako Independenteak alderdiak. Horiek denak zoruan, ateetan zein edukiontzietan agertu dira.

Udal-taldeak sare-sozialetan salatu du Turismo zinegotzia Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokan udalerria promozionatzen dagoen bitartean bestelako pertsonek Plentzia "zikin-zikina" utzi dutela; "hori dena garbitu beharko dugu eta guztion diruagaz egin beharko da. Aski da", deitoratu dute.

Dirudienez, pintadek irudikatzen duten 44 zenbakia 2016an Espainiar estatuan biolentzia matxistaren eraginez hildako emakumeen kopurua da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun