Jendartea  Plentzia 2017-02-02 10:43

Umeek neguan non jolastu izateko konponbide bila

Neguko denboraleek eragina izaten dute umeen jolasteko orduetan. Euria, haizea eta hotza denean, neska-mutil txikienak ezin dira jolastu parkeetan, horietan ez dagoelako aterperik, meteorologia-egoera horietatik babesean ipintzeko modukorik. Hori dela eta, umeek neguan jolasteko leku egoki bat izan dezaten, herri-bilera egingo dute barikuan, hilaren 3an, Plentziako Jai Alai frontoian, 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irtenbidea "posiblea" da; baina, horretarako, denen laguntza beharrezkoa dela diote, konponbidea aurkitu ahal izateko.

Umeek neguan non jolastu izateko konponbide bila
Plentziako Jai-Alai pilotalekuan egingo dute bilera. JOXEAN | Ikusi handiago | Argazki originala

2017/02/03 18:30

Jai Alai frontoia Plentzia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa