Plentziako Udalak eta Gurutze Gorriak ikastaro bat zozkatuko dute udalerriko langabeen artean

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 8a, 13:44
Plentziako udaletxea.

Plentziako Udalak eta Gurutze Gorriak ikastaro bat zozkatuko dute, profesionaltasun-ziurtagiria eskuratu eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta eman ahal izateko. Zozketa datorren hilaren 24an, barikuan, izango da, goizeko 11:00etan.

Ikastaro hori dohainik eskuratu gura dutenek Udalak duen lan-bakoen zentsuan izena eman beharko dute. Horrez gainera, adinez nagusikoak izan behar dira eta eskaera Herritarren Arretarako Bulegoan egin beharko dute. Baldintza guztiak ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun