Jendartea  Plentzia 2017-02-13 10:33

Urtean ia 56.000 euro aurreztu ditu argindar-fakturan Plentziako Udalak

Plentziako Udala elektrizitate-kontsumoari jarraipena egiten dabil, eraikin publikoetan eta kaleko argiterian erabiltzen den argindarraren gastua kontrolatzeko. Horri esker, "ia inbertsiorik egin gabe" gainera, urtean 55.971,33 euro aurreztea lortu du, argindar-fakturaren %25, hain zuzen ere.

"Emaitzak bikainak izan dira, bai ekonomikoki eta bai energiari dagokionez", baloratu dute udal-agintariek. Datozen hilabeteetarako, gainera, lan-plangintza bat prestatu du Udalak. Horren bidez, ekintza hauek egingo dituzte: seguruak diren energia-iturri berriztagarrien bitartez energia elektrikoa hornitzeko lizitazio publikoa, eta argiteria publikoa berritzea argiztapen teknologia eraginkorragoak ezarriz. Horretarako, 95 argi-puntu aldatuko dira, "aurrezki ekonomiko handia (urtean 15.359,09 eurotik 4.609,14 euro gastatzera igaroz) eta hobekuntza tekniko eta energetikoak" eragingo dituena. Horiek denak eta argindarraren faktura bat zertan datzan azaltzeko berbaldiak egingo ditu Udalak, "herritarrek jakin dezaten zer egin aurrezteko".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa