Jendartea  Plentzia 2017-02-22 17:04

Erradiazioa murrizteko neurriak hartuko ditu Plentziako Udalak

Plentziako mapa erradioelektrikoa egin ostean, emaitzen arabera, udalerriko esposizio-maila Espainiar Estatuko araudiak ezarritako mugen barruan dago. Halere, Europako Batzordeak gomendatutako maila gainditu egiten da leku askotan, bereziki erdigunean. Hori dela eta, Udalak neurriak hartuko ditu eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

Erradiazioa murrizteko neurriak hartuko ditu Plentziako Udalak
Plentzia, artxiboko irudian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azaldu dutenez, etxeren batean gomendatutakoa baino 30 aldiz handiagoa da erradiazioa, eta sei aldiz handiagoa hainbat eremu publikotan. Europako Batzordearen ebazpena onartu zuen iaz Udalbatza, hartara, erradiazio horien inpaktuari aurre egiteko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du Udalak.

Azaldu dutenez, helburua da erradiazio horiek herrian duten inpaktua baloratzea eta neurriak hartzea ahalik eta eragin txikiena izan dezaten herritarrengan. Zentzu horretan, "xehetasun osoz" aztertuko dute Andra Mari kaleko 17. zenbakian dagoen antena-konplexuaren egoera juridiko legala. Halaber, ordenantza proiektu bermatzaile bat aurkeztuko du, udalerrian gai hori arautzeko eta ahalik eta babesik handiena bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa